Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Artika / Azkue (burdinola)  

Azkue   (burdinola)

Kokapena: Artika; X. mapa (A-3)

Oharrak: XVI. mendetik XVIII.era dago dokumentatuta, lehenago errota legez eta gero, antza, burdinola bihurtua. Artika auzoan zenbait burdinola egon ziren: bat, burdinola nagusia deitzen zirenetakoa, Zelaia eta beste bat, burdinola txikietakoa, Azkue izeneko hauxe [1057]. Dokumentazioan beste bi ere aipatzen dira: bata «ferreria germada» deitua eta bestea Barruti izenekoa. Izan daiteke azken bi hauek burdinola bera izatea, Tribizkoerrotaren atzealdean kokatua (Ik. Olazarre).

XVII. mendean, jabe batenak izan ziren Zelaia eta Azkue burdinolak, baita Zelaia errota (gaurko Landa) ere: Juan Martinez Belendizkoarena, lehenago, Fernando Auleztiakoarena geroago; XVIII. mendean, Jose Bentura Mendozakoa agertzen da euren jabe.

Ustez, Azkue burdinola hau, gaur Frantzune dagoen tokian egon zen. Bere kokapenerako erabili den datua 1876koa da: «Molino denominado Azcua en el termino de Landachubarrena, barrio Arronategui, nº 42» esaten du agiriak [1058]. Bertan agertzen diren jabeak, gero Frantzuneko errota eraiki zutenak dira. Bestalde, Landatxu, Frantzuerrekaren goialdean dago Tribizko aldetik; Landatxubarrena, hortaz, Frantzune dagoen lekua dela uler daiteke. Azkenik, 1860ko nomenklatorrean, 42. zenbakia Nafarrolabeko baserriak dauka, inguru honetatik oso hurbil.

Idatzizkoa:
1578Azque, molino deVEKA   R.R. Ejec. C2497   18
1597Azque, molino deBFA. K.   648/25   10
1597Ascue, molino deBFA. K.   648/25   2
1597Asque, molino deBFA. K.   648/25   1
1622Osque, ferrería menor deBIBL   SFTB
1629Asquicua, molino deBIBL   RC.Bus   120
1646Ascue, ferrería deVEKA   S.V. L1528/3   3-244
1699Azcue, ferrería menor deBFA. Bust   209/26   92
1733Azque, ferrería deBUA   1161/6. Cancel. por la villa    80
1753Ascue, ferrería menor deVEKA   S.V. C1086  1
1758Asque, herrería menor deBFA. Bust   55/3
1764Asque, molinoBAHP.N.EFA   3415   403b
1765Axcue, molinoBAHP.N.AMA   2848   urri15
1775-1831Ascue, sitio de ferreríaBUA   915. Hipotecas. 1775   62
1775-1831Asque, molino deBUA   915. Hipotecas. 1775   85b
1777Azcue, ferrería menor deBFA. Bust   209/26
1798Ascue, ferrería menorVEKA   S.V. L1657/6   mar-73
1798Ascueta, ferrería menorVEKA   S.V. L1657/6   mar-73
1876Azcua, molino llamadoGJE   fk:123   L3;33

__________

[1057]   1699. BFA. Bust. 209/26; 92.

[1058]   GJE. fk:123; L3;33.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du