Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Artika / Beledrone (baserria, errota izandakoa)  

Beledrone   (baserria, errota izandakoa)

Kokapena: Artika; VIII. mapa (A-1)

Ohar ling.: Beledrone izenaz gain, Errotabarri eta Kamiñerune izenak ere izan ditu. Beledrone izena XIX. mendearen hasieratik aurrera jaso da. Ahoz jaso den Belardone, metatesiz sortu da, hau da -r- dardarkari anitza silabaz mugitu da, eta kokagunea aldatu du.

Beledroene > Belerdoene

Ostean, dardarkari anitzaren aurreko -e- > -a- bilakatu da.

Belerdoene > Belardoene

Gero, genitibo markako -e- > Ø galdu egin da, testuinguru horretan ohikoa den moduan.

Belardoene > Belardone

Bilakaera honentzat bide bi egon dira: bata, Beledroene izenetik hasirikoa eta bestea, honen disimilaziotik abiaturikoa, hau da, Beledruene izenetik. XIX. mendearen erdi aldera, aldaera biak jaso dira.

Beledro + -ene > Beledroene > Belerdoene > Belardoene > Belardone

Beledro + -ene > Beledroene > Beledruene > Belerduene > Belarduene > Belardune

Oharrak: XIX. mendera arte, Errotabarri izenaz ezagutua, handik aurrera Beledrone esaten zaio. Errotabarri izena oso erabilia izan ohi da errotak izendatzeko. Batzutan, errota, eraikuntza berrikoa izateagatik, besteetan Errotazarra izenari kontrajartzeko. Sarritan, izen hori duten errotek, Errotabarriz gain, beste izen alternatiboa ere izaten dute. Guzti honegatik ez da erraza izaten izen hau duen errota identifikatzea. Horregatik, XVI. eta XVII. mendeetan dokumentatutako Errotabarri izenekoak, ez daukagu batere segurutzat, gaurko Beledroneri egokitzen zaizkionik (Ik. Errotabarria).

1578an Beledrorrota bat azaltzen da:

«y por el dho juez le fue dada la posesion en el molino de Hondarra y en el molino de Alboniga en el balle de las Artigas y en el molino de Nulazarra y en el molino de Beledrorrota y en el molino de Errotazarra y en el molino de Rotabarria y en el molino de Calaya de avaxo» [1070]

Hala ere, ez da posible gaurko Beledrone izatea; alde batetik, XVII. mendean eraikitakoa delako eta XIX. mendera arte ez zaiolako errota honi Beldroene izena ematen.

Esan den legez, XVII. mendearen amaieran eraiki zen errota hau. Horrela erakusten du 1682ko agiriak. Elbira Belendizkoren herentziaz ari delarik ondokoa adierazten du:

«Yten es condición de comun consentimiento de dhos sres. Diego de Abaroa y Juan Ignacio de Arostegui que atento se le ha adjudicado a dho Juan Ignacio el molino de Rotabarria, que dho J. Ign. y Dª Mari Juan de Velendiz, su madre, aian de dar a dho Diego desde el estolde de su molino llamado Mazaleria aguas para poder fabricar en termino de dho don Diego que es en el que llaman de Boluetas otro molino para el dho don Diego Andres y las dhas aguas o calces se haian de conducir desde el dho estolde hasta dha fabrica que dho don Diego ha de hacer de nuebo molino en dho termino de Bolueta por la heredad de los dhos Juan Ignacio y su madre que esta detras del dho su molino de Mazaleria» [1071]

Agiriak, alde batetik, gaurko Beledrone dagoen tokian eraikitzeko zen errota baten berri ematen du, eta beste alde batetik, lehenagotik zegoen Errotabarri izeneko errota baten aipamena egiten da. Honexegatik, ez dira segurutzat ematen, goian esan den legez, XVII. mendera arte agertzen diren Errotabarri izenekoak gaurko Beledrone direnik. Esan bezala, errota berri bat eraikitzeko asmoa azaltzen da; tokia: Bolueta izeneko parajea. Baina horretarako Mazaleriagako jabeak bere errotapetik urak eman behar dizkio errota berriari. Bestalde, 1644ko beste agiri batean, Almikerrotaren presa, Bolueta izeneko parajean dagoela esaten da: «la pressa (del molino de Alboniga) esta en el termino de Bolueta» [1072]. Hortaz, eraiki nahi den errota berriak, Mazaleriaga baino beherago eta Almikerrota baino gorago egon behar du, hau da, gaurko Beledrone dagoen inguruan.

XVIII. mendearen lehen zatian, Astoreka familiakoen jabetzakoa izan zen errota hau, eta mende haretako bigarren zatian, Jose Bentura Barrioren jabetzan agertzen da. XIX. mendean, Alegria familiatik, Nardiztarren jabetzara pasatu zen.

1862ko agirian agertzen denez, bi errotarri izan zituen [1073].

Ahozkoa:
«Belárdone»066, 074, 077, 078, 082, 084, 090, 091, 115
«Belárdune»066, 080, 083, 093
«Kamiñeruné»066, 090, 115
«Kamiñeronekué»066

Idatzizkoa:
1701RotabarriaBUA   AL. 1680-1710   235b-237
1715RotabarriBFA. K.   1053/21   26
1739Errotabarri, molinoBFA. Bust   207/6
1745Errotabarri, molinoBFA. K. 124/17
1745-46Errotabarri, molinoBFA. Fg.
1758Errotavarria, molinoBFA. K. 1018/3
1768Errotabarria, molinoBFA. Bust   657/3   1b-2b
1775-1831Errotavarria, molinoBUA   915. Hipotecas. 1775   50b
1783Errotabarria, casa molinoBFA. Bust   669/2   11
1791Errotabarri, molinoBEHA   A-78/4-1   1-1b
1796Errotabarri, molinoBFA. Fg.
1804Errotabarri, molinoBEHA   A-700/10-2
1822Beledro, cas.  de Juan de RenteriaBUA   912/3. Actas de concil.   112
1825Errotabarri, molinoBEHA   A-78/4-1
1827Errotabarri, molinoBEHA   A-79/10   3
1843Rafael Alegria,  molino deBFA. Bust   584/4
1846ErrotabarriBEHA   A-758/2-53-0
1847-74Beledruena, molinoBUA   5
1850Errotabarri, molinoBEHA   A-78/4-1
1857ErrotabarriBUA   Padron 1851(3)   85
1859Beledro, Errotabarri, molinoBUA   5. Nuevo Nomenclator
1859Beledro-errotabarri, cas.BUA   5. Nuevo Nomenclator
1860Beledroena, molinoBUA   5. Rotul. de calles (1860)
1862Beledroena, molinoBUA   37/5. Rel. fuerza de agua
1867Errotabarria, molino deBFA. K. 2569/13   2
1884Beledruena, molinoBUA   20/10.  Puentes. Artigas
1897-98Beledroena, molinoBUA   10. Nomencl.1897-98
1910Beledruena, molinoBUA   1032. Fincas rústicas
1910Belegruara, cas.BUA   1032. Fincas rústicas
1910Beledruena, molinoBUA   866. Fincas rústicas
1922Beledruena, molinoGJE   fk:1743   L24;53
1922Beleguena, molinoBFA. E. KZ.   C/2
1934Beledruena, molinoBFA. E. KZ.   C/76

__________

[1070]   VEKA. R.R. Ejec. C2497; 17.

[1071]   1682. MAHN. C.C. 4228; 41.

[1072]   1644. BFA.Bust. 200/272; 72b.

[1073]   BUA. 37/5. Rel. fuerza de agua.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du