Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Artika / Estrada / Fandangone (baserria, errota izandakoa)  

Estrada / Fandangone   (baserria, errota izandakoa)

Ohar ling.: Baserri honek hiru izen izan ditu: Estrada, Zelaia eta Fandangone. Hauetatik, Fandangone izan da aldaketak jasan dituena.

Leku-izen honen oinarrian 'fandango' ezizena dago. Genitibo marka erantsita, -oe- > -e- > Ø, hau da, testuinguru honetan -e- ahuldu eta galdu egin da:

Fandangoene > Fandangone

Bokal disimilazioak eraginda ere berdin gertatzen da:

Fandangoene > Fadanguene > Fandangune

Sudurkaria galdu ostean, bokal arteko -g- belare ahostuna galdu da, eta beste aldaera bi sortu dira.

Fandangune > Fandagune (Ik. Pandagone) > Fandauene > Fandaune

Hitz hasierako /f/ fonema /p/ fonemak ordezkatuta, beste aldaera batzuk sortu dira: Pandangone eta Pandagone (Ik. Infernuerreka).

Oharrak: Auzoko errota historikoa. XVIII. mendean, Mendoza familiakoen jabetzakoa izan zen, eta XIX. mendearen hasieratik aurrera, Hormaetxea familiakoen jabetzan agertzen da, gaurdaino. Estrada legez ezaguna zen XIX. mendera arte; hemendik aurrera, Fandangone izena nagusitu da.

Errota hau eta gaurko Landa, biak, sarritan izendatu izan dira Zelaia izenaz. Gainera, XVII. mendean, Zelaia izeneko burdinola ere agertzen da (Ik. Zelaia burdinola). Landa eta Estrada elkarren ondoan daude, eta XVIII. mendean jabe batenak ziren: mendearen erdialdean Andres Frcº Mendozakoarena eta, mende amaieran, Jose Bentura Mendozakoarena.

XVII. mendean, Zelaia errota eta Zelaia burdinola besterik ez dira agertzen dokumentazioan. XVIII. mendetik aurrera, berriz, Zelaia errota eta Estrada errota dira azaltzen direnak. Beharbada, Estrada errota, Zelaia burdinola bera da, XVIII. mendean errota bihurtua.

1862an, errota honek, bi errotarri izan zituen [1092].

Ahozkoa:
«Estráda»066, 074, 080
«Fandángone»066, 074, 082
«Pandángone»077, 084, 090
«Pandágone»077
«Fandáguene»073, 076
«Fandáuene»080
«Fandáune»078, 083, 093
«Seláia»066

Idatzizkoa:
1629Estrada, molinoBFA.   315/1/5
1629 Estrada, molinoBUA   928. Mojonera. 1749   131
1682Estrada, molinoBUA   AL. 1680-1710   31b-34b
1701Estrada, molinoBUA   AL. 1680-1710   235b-237
1702Estrada, molinoBUA   AL. 1680-1710   275-281b
1703Estrada, molinoBUA   AL. 1680-1710   320-325b
1704Estrada, molinoBFA. Fg.
1704Estrada, caseriaBFA. Fg.
1745-46Estrada, molinoBFA. Fg.
1763-1846Estrada, molinoBUA   39/1. Enajen. y conc.   1
1764Estrada, molinoBAHP.N.EFA   3415   403b
1775-1831Celaya o Estrada, molinoBUA   915. Hipotecas. 1775   102b
1775-1831Estrada, molinoBUA   915. Hipotecas. 1775   85b
1791Estrada, molinoBEHA   A-78/4-1   1-1b
1792Estrada, molino deBUA   991/1. Recibos   66b
1792Estrada, tb. casa-molino deErrotaederBFA. Bust   97/10   1, 4, 7b, 8
1796Estrada, molinoBFA. Fg.
1804Estrada, molinoBEHA   A-700/10-2
1823Fandanguena, casa deBEHA   A-77/3-26-VI
1825Estrada, molinoBEHA   A-78/4-1
1830-1853Celaya o Estrada, , molino tituladoBUA   1054/18. Santo Hosp.   9b
1847-1874Fandangoena, Estrada, molino BUA   5
1850Estrada, molinoBEHA   A-78/4-1
1854Fandango, molinoBUA   946. Ced. vec.
1857Fandango, molinoBUA   Padron 1851(3)   84
1859Fandanguena, molinoBUA   5. Nuevo Nomenclator
1860Fandangüena, molinoBUA   5. Rotul. de calles (1860)
1862Fandango, molinoBUA   37/5. Rel. fuerza de agua
1897Estraza, molinoBAHP.N.BL   8182   606b
1897-98Fandangoena, molinoBUA   10. Nomencl.1897-98
1915Fandanguena, molinoBUA   9. Puente. Fandanguena
1922Extrada, molinoBFA. E. KZ.   C/2
1925Estrada, molino deBUA   881/12. Deslindes   5
1928Estrada, molinoBIBL   ZbA1   240
1934EstradaBFA. E. KZ.   C/76
1938Estrada, molinoBUA   1685. Fich. sanit.
1944Estrada, molinoBUA   404. Fincas Rusticas
1944EstradaBUA   406/3,4 eta 353/3,4,5
1944Fandanguene, molinoBUA   406/3,4 eta 353/3,4,5
1946Estrada, casa molinoGJE   fk:1578   L21;247

__________

[1092]   BUA. 37/5. Rel. fuerza de agua.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du