auzoka / Gainak / Arantzadi (bizkarra)
Arantzadi (bizkarra)
Kokapena: Mañu; VI. mapa (B-4)
Ohar ling.: Idatziz, izen honen aldaera bi jaso dira: batak -duy atzizkia darama eta besteak -di. Mitxelenak dionez, «Hay alternancia de oi (ui) / i en el sufijo colectivo -doi, -dui, -di, frecuentemente en toponimia sobre todo con nombres de plantas: Ariztuia, Navarra, año 1042, Espelduia, 1056 y 1096 (...) Todo indica pues que -di procede de -doi, -dui que a su vez, a juzgar por la posición del acento en ronc. y sul. vendrán de un más antiguo -do.i, bisílabo, acaso con consonante intermedia». (Mitxelena, FHV 1990, 107-108)
Beraz, pentsatu behar da, garai horretan, Arantzadui aldaera zaharragoa bizirik zegoela.
Sudurkari ostean, txistukari afrikaria hobetsi da, gaur egungo ahozko erabilera kontuan hartuta, fitxa buruan jartzeko.
Ahozko erabilerari dagokionez, izen honetako bokal arteko dardarkari bakuna galdu daiteke, baina ondoan gelditu diren bokal berdin biek bat egin gabe:
Arantzadi > Aantzadi
Bokal arteko -d- ahuldu egin daiteke, eta -d- > -r- bilakatu.
Arantzadi > Arantzari
Oharrak: Biorgorta baserriaren goialdean, Mañuko landatik Burdinkurtzeagara luzatzen den bizkarrean.
Ahozkoa:
«Arantzádi» | 125, 127,130, 131, 132, 133, 134, 135, 143, 145 |
«Arantzári» | 124, 130 |
«Aantzádi» | 144 |
«Goiko lándie» | 124 |
Idatzizkoa:
1862 | Aransaduy, Aransadi, monte | BUA 1312/10. Acreedores |