Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Gainak / Garbola (mendia)  

Garbola   (mendia)

Kokapena: Mañu; VI. mapa (A-4)

Ohar ling.: Izenaren esanahia ez da ezaguna, toponimo zahar askorekin gertatzen den moduan. Aipamen zaharrenei begiratuta, osagaietako bat 'galbar' izan daiteke 'calvo' zuhaitz gabekoa (Azkue, Diccionario vasco-español-francés. 1969 [fakz. 1906], 319).

Bigarren osagaia 'lorra' izan daiteke, hau da, irristatuz garraiatzen den enborra edo materiala (Azkue, Diccionario vasco-español-francés. 1969 [fakz. 1906], 553). Ik. San Andres auzoko Lorbide, edo San Pelaio auzoko Gibelortzaga.

Bigarren osagai hau, 'Lorra' izatekotan, XIX. mendetik aurrera, izena desitxuratu egin dela esan daiteke, ozenen metatesiagatik: -r- dardarkari anitza eta -l- albokaria silabaz aldatuta, eta gero, dardarkari anitzak beste albokariaren lekua hartuta. Ostean, hiatoan gelditutako bokalek bat egingo zuten -ao- > -o-.

Galbalorra > Galbarrola > Garbaola > Garbola

Bigarren osagaia 'ola' ere izan daiteke ('Galbar' + 'ola'), idatziz jaso den lehenengo aipameneko gaztelaniazko 'cortixo' generikoak aditzera ematen duen bezala. Horrek eskatuko luke, XVII. menderako, kontsonante metatesiak hitz elkarketan indarra izatea.

Oharrak: Mañuko landa eta Zumarrietako landa artean dagoen mendia (481m.). Hiru bizkar ditu: lehenak, ipar-ekialdera egiten duenak, Goikoganera jotzen du, Burgoko norabidean; bigarrenak, mendebaldera, Bakiorako norabidean; eta hirugarrenak, hegorantz, Mañurantz.

XVII. mendean, herri basoen ustiakuntza dela eta aipatzen da mendi hau:

«en los montes y terminos de concexiles de la vª de Bermeo en los puertos que llaman ecortixo deperirabien el cortixo degogençabala el cortixo deurquidia el cortixo dearançadia el cortxo de galbalorra el cortixo deagunaga en las carragas oxaurta sagarada» [1517]

XIX. mendean, berriro aipatzen da, herri basoen auzi baten inguruan:

«Pregunten en interrogatorio si se sabe si las anteiglesias de San Pelayo y Zubiaur poseen de tiempo inmemorial el usufructo de las argomas y ojas desde el cabo Machichaco por Burgogana, Galbarrola y prado de Ordeña hasta el de Olazar» [1518]

Ahozkoa:
«Garbóla»060, 124, 130, 131, 133, 144, 145, 146, 147
«Garbòla aspidxé»146

Idatzizkoa:
1656Galbalorra, cortixo deVEKA   R.R. Ejec. L1422/15   1
1730Galbalorra, términos deBFA. K. 1830/2   21b
1839Galbarrola, término deBFA. Bust   227/5
1844Garbaola, monteBIBL   YrJA   111
1844Garbaola, fuentes deBIBL   YrJA   71-72
1882AlbarrolaBUA   1325. Segr. SP y Zub.   Plano
1927-32Garbola, monteBakUA   1/20
1928GalbarrolaBIBL   ZbA2   507
1973-74Garbola, monteBIBL   ErA.EtnB   218
2001Garbola, gailurraBIBL   GaPa   368

__________

[1517]   VEKA. R.R. Ejec. L1422/15; 1

[1518]   BFA. Bust; 227/5

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du