auzoka / Sare hidrografikoa / Makatzagako erreka
4.a. Makatzagako erreka
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-2); IV. mapa (D-2)
Ohar ling.: Erreka honen izenak bere ondoan dagoen Makatzaga baserriari egiten dio erreferentzia. Ahozko aldaeran, baserri izen horrek, bokal arteko belare ahostuna galdu du (Ik. Agirre auzoko Makatzaga baserria), eta kontsonantez amaitutako izena balitz bezala deklinatu da, lotura bokala erantsita: Makatzeko errekie.
Makatzagako erreka > Makatzako erreka > Makatzeko erreka
Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Makatzaga baserriaren hegoaldetik jaisten da, Errotatxu ondoan, Urubi errekarekin bat egin arte.
Ahozkoa:
«Makatzeko erréka» | 099 |
«Makatzeko errékie» | 060, 101 |
Idatzizkoa:
1945 | Macachaga, arroyo | GJE fk:1359 L19;17 |