auzoka / Sare hidrografikoa / Urubi (erreka)
4.d. Urubi (erreka)
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-2)
Ohar ling.: 'Ur' + 'ubi'. Mitxelenak toponimo honen etimologia argitzeko hauxe diosku: «ubi 'vado' variación de ibi» (Mitxelena, Apellidos vascos, 1997; 155or) Erreka honen izenean, -i bokal itxi palatalak aurreko bokalak asimilatu ditu:
Urubi > Uribi > Iribi
Beste izenetan erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Lamiñerrekari dagokionez, elkarketan ondoan gelditu diren bokalek -ae- > -e- egin dute. Ik. Artiketxe, Artikerreka edo Basabe Tellaerrota Artika auzoan.
Ik. San Migel auzoan Iratzagorri basoa.
Oharrak: Iruerreketatik jaisten den ura, Errotatxu baserrirainoko tartean. Handik aurrera Ametzaga izena hartzen du. Urubi erreka honetara, hegoaldeko isurialdeetatik, Santunatxe eta Iratzagorriko errekastoak jotzen dute; inguru horretan, erreka honen tartetxo bati Lamiñerreka esaten zaio. Urubi erreka honetan, Iruerreketa baino beherago ur-jauzi bat dago.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1895 | Urubi, arroyos de | BAHP.N.BL 7550 769 |
1897 | Urubi, arroyo | BAHP.N.BL 8183 1523b |
1928 | Uribi, abrevadero de | BIBL ZbA2 427-429 |
1935 | Urubi, arroyo | GJE fk:1923 L26;74 |