auzoka / Sare hidrografikoa / Berdantzako erreka
6. Berdantzako erreka
Kokapena: San Andres; VII. mapa (B-3)
Ohar ling.: Ik. Berdantza (parajea). Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Almika eta San Andres auzoen arteko errekak, bere goi ibilguan, Urotze eta Lantzabideko urak elkartu ondoren, Berdantzako erreka izena hartzen du. Nardizko erreka ere esaten zaio tarte honetan. Beherago, Almika eta Etxebarrilanda baserrien azpitik pasatzean, Elizbideko erreka izenaz ezagutzen da. Azkenik, Aranondon, Etxebarrierrekarekin batu ondoren, Aranondoko erreka esaten diote. J. Gomez Tejedorrek, Alboniga izena jartzen dio erreka honi [1541].
Ahozkoa:
«Berdentzako erréka» | 046 |
«Berdentzàko errékie» | 064 |
«Elisbìdeko errékie» | 046, 048 |
«San Andresko erréka» | 043 |
«San Andresko errékie» | 065, 066 |
«Nardisko errékie» | 065 |
Idatzizkoa:
1763 | Berdancha, ría | BFA. K. 3561/10 154b |
1944 | Berdenchaga, río | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1974 | Bertancha, río | GJE fk:7763 L81;77 |
1978 | Alboniga, arroyo | BIBL GTJc 81 |
__________
[1541] Gomez Tejedor, Jacinto (1978).