auzoka / Sare hidrografikoa / Urotze (erreka eta parajea)
6.b. Urotze (erreka eta parajea)
Kokapena: San Andres; VII. mapa (C-3)
Ohar ling.: 'Ur' + '(h)otz'. Uruza aldaera, bokal asimilazioak eragindakoa da. Ahozko Urotze eta Urutze aldaerek, kontsonantez bukatutako izenetan gertatzen den moduan, -e bokal paragogikoa erakusten dute. Idatziz jaso den Ur-etze aldaera, berriz, eskribauak egindako berreraiketa da.
Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Olagorta baserriaren mendebaldean, Astazabale azpian, sortzen da; Lantzabideko errekarekin elkartuz, Berdantzako erreka sortzen du. Ur baliabide gisa erabili izan ohi da bertakoa. Horrela, 1899rako, A. Zabalak, besteen artean, berau ere aipatzen du:
«Fuente y abrevadero de Ichibizkar; abrevadero y lavadero en la cercania del puente de Galdiz; abrevadero de Uribi; lavadero de Iturriandia; aguas de Olagortazpikoa a Alboniga; manantial de Urotza» [1542]
1927an bertako ura erabili zen Almika urez hornitzeko [1543].
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1827 | Uroza ó hasta Zabalpie, concesión en | BUA 39/1. Enajen. y conc. 25 |
1896-97 | Ur-etze, manantial | BUA 1492/5. Fuente en Alboniga 8 |
1928 | Urotza, manantial de | BIBL ZbA2 427-429 |
1928 | Uruza | BIBL ZbA1 133-137 |
1974 | Urotza, sitio de | GJE fk:7764 L81;79 |
1978 | Urotz, arroyo | BIBL GbkV |
__________
[1542] Zabala, Angel (1928), II; 427-429
[1543] Zabala, Angel (1928), II; 530