Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Sare hidrografikoa / Artikerreka  

7. Artikerreka

Kokapena: Artika; VII. mapa (C-4)

Ohar ling.: Izena leku-genitibo markarik gabe ager daiteke: 'Artika' + 'erreka'. Ondoan gelditu diren bokalek bat egin dute: -ae- > -e-. Ik. Artika auzoa. Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.

Oharrak: Bermeoko hiri aldera ematen duen erreka nagusia da. Mendialdean, hiru adar nagusi ditu: mendebaldeko adarrak, Frantzuerrekak, Akulategitik eta Arranotegitik jaisten diren urak hartzen ditu; erdikoak, Urkisarritik behera abiatzen diren hiru errekak biltzen ditu Nafarrolaerdikoren parean; eta ekialdekoa, Ezkiagako erreka, Ezkiagatik jaisten da. Hiru erreka hauek, bat egiten dute Tribizkoerrota inguruan eta handik behera Artikerreka izena hartzen du. Erregiñazubi baino lehen, beste ur batzuk ere hartzen ditu erreka honek: bat, Etxebarriaga aurretik beherantz datorrena; beherago, Torre baserriaren ondoan erreka nagusira jotzen duen Zubitxueta izeneko erreka; eta azkenik, Artiketxe baserri inguruan elkartzen zaion Iturrizarre izenekoa

Artikako arroa Bermeoko industrigune historikoa izan ohi da; bertan egon izan dira, antzinako garaietako burdinolak eta ia gutxira arte iraun izan duten errotak. Izan ere, Artikerreka da, errotak edo burdinolak bermeaz mugi zitzakeen Bermeo aldeko erreka bakarretakoa, gaur Bakioko eremuan dagoen Estepona errekarekin batera.

XVI. mendetik gaur egunera, Artikerrekan egon izan diren erroten kopurua aldakorra izan da. Nahiz eta Busturiako jurisdikziokoa izan, Tribizkoerrota ere kontutan hartuz, 11tik 15era bitartekoak izan dira erreka honek mugitu izan dituen errotak:

1575ean, 15 errota aipatzen dira, Ondarra, Alboniga, Celaya, Ulairrota, Errotazarra, Errotabarria, Teloerrota devaxo, Mucalaria, Rotamodorra, Olaerrota, Aquierrota, Rotaesquerra, Azque, Cubierrota, Barruti, mol. de Nafarrola [1545].

1629an, 12 (Tribizkoerrota gehitu behar da), molino Hermoso, Aquierrota, Olaerrota, Modorra, Estrada, Zelaya, molino Nuevo, molino Viejo, Thella errota, Mazaleria, molino de Alboniga, Barrutia [1546].

1682an, 11 (Tribizkoerrota gehitu behar da), Alboniga, Mazaleriaga, Tellaerrota, Modorra, mol. de Ugarte, Zelaya, Estrada, mol. de Aroztegui y Munitiz, mol. de Mari Juan de Velendiz, mol. de Cafranca, mol. Achoaren [1547].

1701etik 1704ra, 12  (Tribizkoerrota gehitu behar da), Alboniga, Mazaleria, mol. de Frcº Echevª, Tellaerrota, mol. de J. Frcº de Ugarte, Rotabarria, Zelaya, Estrada, Modorra, mol. de Mari Juan de Aroztegui, Aquerrota, Rotaederra [1548]

1745-46an, 12 eta burdinola bat (Tribizkoerrota gehitu behar da), mol. de Alboniga, Errotabarri, Mazaleria, Errotachu, Loizaga, mol. de los herederos de Arostegui, Zelaia, Estrada, Zelaia, mol. de Pedro de Aspegorta y Gabr. Munitiz, mol. de los herederos de dho Arostegui, mol. de Juan Ramos de Zuloeta, ferreria de los herederos de Arostegui [1549].

1796an, 12 (Tribizkoerrota gehitu behar da), Olacoa, Achoaren, Yustu, Zubia, Estrada, Celaia, Pojoa, Loizaga, Errotachu, Mazaleria, Errotabarri, Albinca errota [1550].

1800etik 1850era, 14, molino de Triviz, Olacoa, molino de Achuaren, mol. de detras de Achuaren, mol. de Azpigorta y Abaroa, mol. de Landa, Estrada, mol. de Mundaquena, mol. de Pujua, mol. de Loisaga, Errotachu, Mazaleria, Errotabarri, mol. de Alboniga [1551].

1860an, 14  (Tribizkoerrota gehitu behar da), Uchuena, Beledroena, Masaleria, Consena, Mari Almico, Pujua Molino, Landa, Fandangüena, Martena (hondatua), Trampa, Achuaren Molino, Erramuena, Olacua, Franchuena Molino [1552].

1862an, 14 (Tribizkoerrota gehitu behar da), Uchuena, Beledroena, Masaleria, Consena, Mari Almica, Pujua, Landa, Fandango, Martena, Trampa, Achoaren, Erramuena, Olacua, Franchua [1553].

1897-98an, 13 (Tribizkoerrota gehitu behar da), Otzuena, Beledroena, Mazaleriya, Contzene, Mari Almica, Puju-errota, Landa, Fandangoena, Trampa, Aque-errota, Erramuena, Olacua, Franchuene-errota [1554].

Gaur errota izandakotzat hartzen direnak, 14 dira.

XVII. eta XVIII. mendeetako dokumentazioak, Artikerrekan aipatzen dituen burdinolak, hiru dira. Euretariko bi, Zelaia eta Barrutikoa, burdinola nagusi deitzen ziren horietakoak ziren eta hirugarrena, Azkue burdinola, txikerretarikoa.

Zelaia burdinola, gaur Landa eta Estrada errotak dauden inguruan egon zen, eta beharbada, Estrada bera izan daiteke, XVIII. mendean errota bihurtua (Ik. Zelaia burdinola).

Barrutiko burdinola, Tribizkoerrota atzean egon zen seguruenik, eta ematen du, burdinola hau izan daitekeela 1749ko planoan agertzen den «ferreria germada» [1555] eta ahozkoan jasotako Olazarre izenekoa (Ik. Barruti).

Azkenik, Azkue burdinola, gaur Frantzune dagoen inguruan egon zitekeen (Ik. Azkue burdinola).

Bermeotik Tribizkoerrotarainoko bide nagusiak, zenbait lekutan, erreka igarotzen du. Hiru dira, tarte horretako gaur eguneko zubiak: Beledrone parean dagoena, Mazaleriagakoa eta Tribizkoerrotakoa. Horiei gehitu behar zaie, Iturrizarre erreka gainetik igarotzen dena Artiketxe baino beherago. Erreka nagusia zeharkatuaz, paraje desberdinetara bideratzen duten beste zubi batzuk ere badira: Santierrotane eta Txominantone baserrietara bidea ematen duten biak, Landa eta Fandagonera bidea ematen duena, Arreta aurrekoa, Irabienekoa eta Atsoarenekoa.

XIX. mendearen amaierako agiri batek esaten duenez, horietako hiru zubi, harrizkoak ziren (Ik. Erregiñazubi).

XX. mendearen hasierara arte, lau omen ziren Artikerreka zeharkatzen zutenak, 1903an eraikitako beste bi gehitu zitzaizkielarik:

«Los puentes que salvan el rio Artigas radican en Mazaleria, Olacua, Alzuaren y Chuca a los que se suman los de Carabicolanda y Achoena, fabricados en 1903» [1556]

Ahozkoa:
«Artikerréka»066, 083
«Artikeko errékie»066, 073, 079, 080

Idatzizkoa:
1093Albonica, erreka apud BIBL   LibA/B-G   29
1827Artigas, ria deBEHA   A-79/10   3
1844Artigas, arroyoBIBL   YrJA   125
1889Tribis erreca, rioBUA   881/12. Deslindes   20
1890Artigas, rioBUA   881/12. Deslindes   12
1903Trivis, ria deBAHP.N.BL   8574   551
1911Artigas, arroyos deBUA   256/9.  Aguas mol.    35
1914Artique, rioBUA   1337. Aguas. Deminigus   2
1914Artiga, arroyosBUA   1179/1   20
1928Artigas, rioBUA   1324/4. Suministr.    2
1944Artigas, rioGJE   fk:949   L13;110
1951Artigas, erroyoBUA   881/12. Deslindes   2b
1971Artigas, regataBUA   881/ Deslinde

 
1890-91Alboniga, arroyo deBUA   16/5. Saneam. Arza   57
1899Alboniga, ríoBUA   16/4. Escuelas en el Arza
1857Calzadacoa, río deMAP   MunV/ItJR-II   24-25
1903Alboniga, río deBAHP.N.BL   8575   1553b

__________

[1545]   VEKA. R.R. Ejec. C2497; 17

[1546]   BFA. BilUA.SZ. 315/1/5

[1547]   BUA. AL. 1680-1710; 31b-34b

[1548]   BUA. AL. 1680-1710; 235b-237b; 275-281b; 320-325b; 345b-348b. BFA. Fg.

[1549]   BFA. Fg.

[1550]   BFA. Fg.

[1551]   BEHA. A-78/4-1

[1552]   BUA. 5. Rotul. de calles (1860)

[1553]   BUA. 37/5. Rel. fuerza de agua

[1554]   BUA. 10. Nomencl.1897-98

[1555]   1749. España. Ministerio de Cultura. Archivo de la Real Chancillería de Valladolid. PLANOS Y DIBUJOS. DESGLOSADOS 0783.

[1556]   Zabala, Angel (1928), II; 535

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du