Ohar ling.: Ik. Arranotegi auzoko Akulategi (baserria). Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Sollubeko iturrian sortzen da erreka hau, Paradako landa azpian. Akulategi baserri parera heldu baino lehen, Arrilabane izeneko errekastoa elkartzen zaio. Beherago, Solozabaleta baserri azpitik jaisten den Madariagako errekarekin bat eginik, Frantzuneko atxaren azpitik pasatzean, Motortzeko erreka eta Bolintxuaga esaten zaio. Azkenik, Frantzuerrekara jotzen du.
XVI. mendeko aipuak, Bermeok inguruko elizateekin izan zituen jurisdikzio auzietakoak dira, Akulategiko erreka muga legez aipatzen delarik:
«y por devaxo de las casas de Azoeta y dende al moxon grande de piedra questava entre los dhos rios de Aquilotegui y Arronotegui y de alli por los moxones altos de piedra con sus tsº y cruzes y sestos questavan asta cima de Pago y Culiaga donde se dividian la jurisdicion de las dhas anteiglesias y la dha villa de Bermeo» [1559]