Ohar ling.: 'Pago' + -eta. Disimilazioz, erdikoa zen bokala itxi egin da, eta leku-atzizkiko -e galdu egin da, bokalez bukatutako oinarriei lotzen zaienean gertatzen den moduan.
Pago > Pagueta > Paguta
Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Zabalbideko eta Iturriko errekako urak hartzen ditu Urkisarri baserriaren ekialdean. Beherago, Urkisarriko erreka esaten zaio.
Ohar ling.: Ahozko aldaerak, -i- bokal itxiak -t- herskari ahoskabean eragindako bustiduraren ondorioz eratutakoak dira:
Iturriko erreka > Itxurriko erreka
Ostean, asimilazioz, hitz hasierako i- > u- bihurtu da:
Itxurriko erreka > Utzurriko erreka
Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Urkisarri baserriaren hegoaldetik jaisten da, eta laburrean, Zabalbideko errekarekin bilduaz Urkisarriko etxe aurrean, Pagoetako erreka eratzen du. Beherago Urkisarriko erreka deitzen zaio.
Ohar ling.: Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Sanjuanbasotik jaisten diren urak hartzen ditu. Beherago, Iturriko errekarekin elkartuz, Pagoetakoa eratzen da. Nafarrolaerdikoren parean, Urkisarriko erreka deitzen zaio.