auzoka / Sare hidrografikoa / Infernuerreka
7.m. Infernuerreka
Kokapena: Artika; X. mapa (A-4)
Ohar ling.: Artikulurik gabeko aldaera hobetsi da fitxa bururako. Ahozko aldaera batzuetan, /p/ herskari biezpainkariak /f/ frikari ezpain-hortzetakoak ordezkatu du, sarritan gertatzen den bezala. Ik. Artikako Estrada / Fandangone eta Frantzune errotak.
Infernuerreka > Inpernuerreka
Sudurkaria galdu duten aldaerak ere jaso dira (Ik. Artika auzoko Fandangone):
Infernuerreka > Ifernuerreka
Inpernuerreka > Ipernuerreka
Oharrak: Urkisarriko erreka eta Ezkiagako erreka elkartzen diren unean erliebea malkartu egiten da arro bietan. Beko atxaren alde bietatik isurtzen dira bi errekak, bere aurrean elkar jotzeko, Tribizkoerrotaren atzealdean. Ezkiagatik jaisten den urari, tarte honetan, Infernuerreka deitzen zaio.
Ahozkoa:
«Infernuerréka» | 080, 088 |
«Infernuerrékie» | 066, 084 |
«Infernùerrékie» | 084, 091 |
«Infernuerrékia» | 115 |
«Ifernùerréka» | 089 |
«Inpernuerréka» | 090, 092 |
«Inpernuerrékie» | 086 |
«Ipernuerréka» | 083 |
«Inpernuko errékie» | 086 |
«Beko atzeko errékie» | 091 |
Idatzizkoa:
1891 | Infernuerreca, riachuelo | GJE fk:2138 L28;143 |
1898 | Infernu-erreca | BAHP.N.BL 8195 1382b |
1899 | Infernuerreca | BAHP.N.BL 8296 653 |