auzoka / Sare hidrografikoa / Lamiaraneko erreka
9. Lamiaraneko erreka
Kokapena: Demiku; VIII. mapa (A-2)
Ohar ling.: Lamiaran izenarekin batera (Ik. Kostaldeko Lamiaranpunta), beste izen batzuk ere ageri dira; euren artean Lamiñerreka eta Lamiñaran, aurrekoaren aldaerak direnak (-i- bokal palatalak sudurkaria palatizatuta: n > ñ).
Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Oharrak: Erreka hau, Goitiz eta Demiku artean sortzen da eta bere ibilbide osoan, Bermeo eta Mundaka arteko muga egiten du. Errosako zubiaren azpitik egin ondoren, Errosapen itsasoratzen da. Agirietan, bere izen zaharrena, Lamiaran bada ere, Errosako edo Errosapeko erreka izenaz ezagutzen da. Demikuko etxeen paretik pasatzean, Areaga parajetik, Areagako erreka esaten zaio.
Ahozkoa:
«Lamiangué» | 071 |
«Errosapeko errékie» | 161 |
«Mendekoko errékie» | 055, 071 |
«Ariàko errékie» | 059, 071 |
Idatzizkoa:
1285 | Lamiaran, la agua de | BIBL ItJR-II 209 |
1578 | Lamaran, arroyo | VEKA R.R. Ejec. C2497 12 |
1629 | Lamiaran, arroyo | BUA 928. Mojonera. 1749 20b |
1629 | Lamiaran, arroyo | BFA. BilUA.SZ 315/1/5 |
1629 | Lamiñaran, arroyo | VEKA S.V. C1086 157b-165 |
1889 | Lamiaran, arroyo de | BUA 881/12. Deslindes 7b |
1899 | La Rosa, arroyo que baja al puente de | BAHP.N.BL 8297 1996b |
1949 | La rosa, riachuelo de | BUA 881/12. Deslindes 1b |
1949 | Lamiaren, riachuelo de | BUA 881/12. Deslindes 1b |
1951 | Larrosa, arroyo denominado | BUA 881/12. Deslindes 1b |
1973-74 | Errosape, riachuelo | BIBL ErA.EtnB 220-221 |
1978 | Lamin-erreka, arroyo de | BIBL GbkV |