auzoka / Sare hidrografikoa / Gisastiko erreka
10.e. Gisastiko erreka
Kokapena: San Pelaio; III. mapa (C-4)
Ohar ling.: Ik. San Pelaio auzoko Gisasti parajea.
Oharrak: Gorosoko landatik behera jaisten da erreka hau (Ik. Gorosoko iturria), Erdikoetxe eta Gisasti baserrien ekialdetik, azken honen azpian, Uretako errekara jo arte. Bere ibilbidearen erdi inguruan Gisastiko erreka honek, bere ekialdetik, Urkidiko errekako urak ere hartzen ditu. Aipamen zaharrena Goientzabalpeko errekarena izan arren, gaurkotasunagatik eta maiztasunagatik, Gisastiko erreka hobetsi da fitxa buruan jartzeko.
Ahozkoa:
«Giìstiko erréka» | 146 |
«Gisìstiko errékie» | 146 |
Idatzizkoa:
1826 | Goijenzabalpe, ría de | BUA 39/3. Enajen. y conc. |
1869 | Guisasti, regata de | BUA 38/1. Leña 2b |
1869-72 | Gorozu, rio llamado | BUA 39/5. Solic. de terreno 4 |
1870 | Guisasti, regata | BUA 38. Leña |