Hirigunea
Alde Zaharra
Portua, Lamera eta Gaztelu
Morondo
Artalde
Dolareaga eta Esparru
Adoberia eta Ondarre
Portale
Almikabidea eta Erregiņazubi
Erribera
Zarragoiti
Kurtzio eta Santa Mariņa
Txibitxiaga
Tala
Sanjuanbidea
Ibarreta eta San Martin
Bilbobidea
Dibio
Aranondo
Artikabidea
Portuburu
Zehaztu gabeak
Arane
Agirre
San Migel
San Andres
Almika
Artika
Demiku
Arranotegi
Maņu
San Pelaio Gibelortzagakoa
Kostaldea
Izaro
Gainak
Sare hidrografikoa
Bakio aldea
|
auzoka / Sare hidrografikoa / Infernuerreka / Zarraga / Oiangortako erreka
12. Infernuerreka / Zarraga / Oiangortako erreka
Kokapena: Mañu; IX. mapa (A/B-4)
Ohar ling.: Maizen erabiltzen den izena Infernuko erreka da. Leku-genitibo markarik gabekoa hobetsi da fitxa bururako. /p/ herskari biezpainkariak /f/ frikari ezpain-hortzetakoa ordezkatu du, sarritan gertatzen den bezala. Ik. Artikako Estrada / Fandangone eta Frantzune errotak.
Infernuerreka > Inpernuerreka
Sudurkaria galdu duten aldaerak ere jaso dira ahoz (Ik. Artika auzoko Fandangone):
Infernuko errekie > Ifernuko errekie
Inpernuerreka > Ipernuerreka
Erreka generikoak artikulua har dezake. Ik. Sare Hidrografiko atalean Gazdizerreka.
Ik. Mañu auzoko Sangresilla parajea, Oiangortako errota, Olazarreta baserria. Beko txabola Mungiako baserri bat da. Ik. Sare Hidrografiko atalean Galdizerreka.
Oharrak: Bermeok Meñaka eta Mungiarekin egiten duen mugan. Errekaren izen zaharra, Oiangortako erreka izan da, horrela azaltzen baita agiri zaharrenetan. Eskobadin du bere sorburua; hemen Jentillatxetako erreka esaten zaio. Beherago, Bilborako errepidearen azpitik pasatzean eta handik behera, Infernuerreka izena hartzen du. Landa baserrien behealdean, Irureta izeneko parajean, Eskobadiko erreka eta Oiñolako erreka elkartzen zaizkio. Hemendik beheranzko bidean, Oiangortako errota pareraino, Infernuerrekaz gain, Sangresillako erreka ere esaten zaio. Olazarretatik beherantz, Olazarreta edo Zarraga erreka izena hartzen du, Goikolea eta Bakioko erreka nagusiraino. Handik itsasoraino, Erreka nagusia edo Estepona esaten zaio.
Ahozkoa:
«Infernuko erréka» | 124, 140, 145 |
«Ifernúerrekiè» | 126 |
«Ufernúerrekiè» | 126 |
«Inpernuerréka» | 130 |
«Inpernúerrekà» | 113 |
«Infernuko errékie» | 127, 131, 132, 135, 139, 141, 142, 160 |
«Ifernuko erréka» | 136 |
«Ipernuerréka» | 141 |
«Ipernúerrekà» | 113 |
«Inpernuko errékie» | 129, 136 |
«Ipernuko erréka» | 116 |
«Sangresilleko erréka» | 113 |
«Sangresilleko errékie» | 139, 141, 142 |
«Olasárretako errékie» | 140 |
«Olàsartako errékie» | 121 |
«Sàrragako errékie» | 130, 134, 135, 139 |
«Sàgarreko errékie» | 127 |
«Bekotzábolako errékie» | 135 |
«Oidxortàko errotako errékie» | 131 |
Idatzizkoa:
1629 | Uxaurta, arroyo | BUA 928. Mojonera. 1749 35 |
1629 | Ojagorta, arroyo | BFA. BilUA.SZ 315/1/5 |
1629 | Ojaurtta, río | VEKA S.V. C1086 157b-165b |
1637 | Ojaorta, puente del río de | BFA. K. 3541/18 8 |
1656 | Ojaorta, río de | VEKA S.V. L1528/3 2-53b |
1685 | Ojaorta, rrio | BUA AL. 1680-1710 64 |
1786 | Ojagorta, río | BFA. Bust 238/13 1,1b |
1786 | Ojagorta, rria llamada | BUA 949/7. Camin., puent.,. 56,57 |
1844 | Ojangorta, fuentes de | BIBL YrJA 71-72 |
1844 | Ojaurta, río de | BIBL YrJA 105 |
1849 | Ojangorta, ria de | BUA 1289/2. Montazgos 224-225 |
1875 | Ojangorta, regata de | BUA 244/7. Montazgos 3b |
1876 | Oyorta, riachuelo | BUA 38. Leña |
1884-85 | Oyorta, regata | BUA 36/2. Leña |
1893 | Infernuko-erreca, regata | BFA. K. 2834/6 989-996 |
1894 | Ojangorta, rio | BAHP.N.BL 7549 481 |
1903 | Barranco del infierno, paraje denominado | BUA 1179/19 18 |
1903 | Infierno, arroyo | BUA 984/10. Comun. sobre aguas |
1903 | Zarraga, arroyo | BUA 984/10. Comun. sobre aguas |
1904 | Oyorta-Erreca, río | BUA 9. Puentes. Zubiaur |
1926-31 | Infierno, arroyo del | BUA 881/36. Segreg. SP y ZB |
1927-32 | Infernucoerreca, arroyo | BakUA 1-19 |
1949 | Infernuco Erreca | BUA 881/12. Deslindes 1 |
1950 | Infernuco-erreca, regata | GJE fk:2014 L27;41 |
1950 | Infierno, regata del | BUA 881/Deslinde: Berm-Meñaca |
1950 | Escobadi, regata | BUA 881/Deslinde: Berm-Meñaca |
1951 | Escobadi, arroyo de | BUA 881/12. Deslindes 2 |
1951 | Infernuco-erreca, sitio denominado | BUA 881/12. Deslindes 6 |
1951 | Infierno, barranco del | BUA 881/12. Deslindes 6 |
1972 | Infierno, río | BIBL ESEC-GB 15 |
1973-74 | Infernoko errekie, arroyo | BIBL ErA.EtnB 211 |
1975 | Ympernuerreca, arroyo | GJE fk:8157 L84;185 |
|