auzoka / Hirigunea / Alde Zaharra / Torrontero (parajea)
Torrontero (parajea)
Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)
Ohar ling.: Asimilazioz, erdiko bokala borobildu egin da eta -e- > -o- bilakatu da. Ostean, hitz bukaerako bokala itxi egin daiteke gradu batean -o > -u.
Torrentero > Torrontero > Torronteru
Oharrak: Ertzilla dorrearen aurrea. Gaur, hemendik Portuzarrera jaisten diren harmailei ere Torronteroko eskillarak esaten zaie. Baina XIX. mendearen ardialdera arte, Torrontero izena, gaurko Ertzilla kaleari egokitzen zitzaion; hala agertzen du, esate baterako 1820ko mapak [358]. Horrexegatik, kale legez agertutako aipamenak Ertzilla kalearen fitxan jarri dira.
XVI. mendearen amaierakoa da, Ertzillako dorreaz mintzatzean, Garibayek ematen duen eta Torrontero aipatzen duen euskarazko kantu baten zatia [359]:
«Torrenteroan torrea dago
Arri labradus cercatua,
Portuguichian Santa Clara
Yturria eta gaztelua»
XVI. mendearen bukaeran, Torronteron zegoen Elbira Garcia Arbolantxakoaren dorrean batzartu zen marinelen kofradia:
«Dentro de la torre que fue de doña Elvira Garcia de Arbolancha difunta que es en el Torrentero (...) se reunen mayordomos y bentadores del cavildo de San Pedro de los navegantes» [360].
XVIII. mendean, harrizko hiru gurutze eraiki zituen udalak Bermeoko zenbait lekutan eta horietako bat Torrontero izan zen:
«Trabajos de fijación de las tres cruces puestas en el Torrentero, otra en la Atalaia y la tercera en la cima de Santa Cruz» [361] .
1860an eta 1897-99an, Torrontero edo Ertzilla dorrearen aurrea, Andra Maria kaletzat hartu zen [362]. Torrontero izena, eskailerentzat utzi zen [363].
1856an, eraikuntza bi eta 17 bizilagun ziren kale honetakoak [364].
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1576 | Torrentero, el | BFA. K. 755/40 8,10 |
1590-96 | Torrenteroan torrea dago | BIBL. CBJ. VHG 338 |
1594 | Torrentero, el | BEHA A-62/44-2 241-242 |
1618 | Torrentero, solar en el | BUA 1161/6. Cancel. de censos 95-95b |
1643 | Torrentero, solar del | BFA. Bust 536/5 229b, 301b |
1687 | Torentero | BUA AL. 1680-1710 86-86b |
1707 | Torrentero, el | BUA 1560. Libro de cuentas 108b |
1718 | Torrentero | MAHN C.C.13.077 |
1723 | Torrentero | BUA AL. 1711-1727 122-122b |
1737 | Torrentero, el | BEHA A-741/48-2 |
1745-46 | Torrontero, casas del | BFA. Fg. 80 |
1761 | Torrentero | MAHN C.C. 4228 51 |
1764 | Torrontero, casa del | BAHP.N.EFA 3415 403b |
1778 | Torrentero, el | BUA 968/2. Libr. y recibos 56 |
1846 | Torrentero, el | BEHA A-758/2-53-0 |
1896 | Torrentero, punto llamado | BAHP.N.BL 7552 593 |
1902 | Torrontero, punto del | BAHP.N.BL 8572 616b |
1973 | Torrontero | BBPlBer |
1973-74 | Torrontero | BIBL ErA.EtnB 180 |
1982 | Torrontero | BIBL ErA.KTop 263 |
__________
[358] Juan Bta. de Belaunzaran (1820)
[359] Caro Baroja, Julio (1971); 2002; 338
[360] 1594. BEHA. A-62/44-2; 241-242.
[361] 1778. BUA. 968/2. Libr. y recibos; 56.
[362] BUA. 5. Rotul. de calles
[363] BUA. 5bis. Nom. de calles
[364] BUA. 37/ Nº de calles, edif., hab.