auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Artza (parajea)
Artza (parajea)
Kokapena: Hiria; V. mapa (D-2)
Ohar ling.: '(H)arri' + -tza. Mitxelenak esaten duen moduan «pedregal de (h)arri» (Mitxelena, Apellidos vascos, 1986, 59)
«Cuando el primer miembro es un bisílabo, -i y -u caen, la primera normalmente en todos los dialectos (...) Leiç. har kantoin 'piedra angular', Pouv. harxede 'butte de pierre', hardi 'pedregal', etc. de (h)arri 'piedra', cf. Top. Arzubiaga, CSMill. 91, año 1025, Alava.» (Mitxelena, FHV, 1990, 125)
Beraz, konposaketan '(h)ar-' dardarkari osteko bokal itxia galduta du.
Izen honek artikulua har dezake. Ik. Hiriguneko Bañera.
Oharrak: Artza, jatorriz, Bermeoko hiri zaharraren hegoaldean zegoen harritza naturala izan zen; XIX. mendearen hasieran, el pedregal esaten zaio. XVIII. mendetik aurrera, portu gisa erabiltzen zenez eta bere ipar-ekialdean zegoen Portutxikitik bereizteko, Artza edo Portunagusia esan ohi zaio. Dena dela, ez du leku-izen honek erreferentzia zaharregirik, XVIII. mendearen amaierakoa baita goiztiarrena.
Leku publikoa izan ohi da eta sarritan sortu izan da istilurik Artzan eraikuntza pribatuak egiteko saioak izan zirenean. 1844an, esate baterako, Meliton Garategi ontzigileak bere lantegia Artzan ezarri nahi izan zuen:
«Meliton de Garategui, astillero, solicita lugar para establecer su astillero. [Santiago Olalderen txostena, ondoko lekua gomendatzen:] terreno valdío o arza que le circundan por el N. el camino para el puente frente la plaza de San Miguel, por el Mediodia el canal de excrementos que se dirige desde la mataderia vieja; por el Oriente, con igual valdío o arza y por el Poniente con casa de Jose Agustin de Aberasturi» [383]
Berehala sortu zen bizilagunen desadostasuna; 1844ko agirian ederto deskribatuta azaltzen da zertarako erabiltzen ohi zuten herritarrek paraje hau:
«(...) sabido es de todos el uso a que se destina la arza de Bermeo: las sobras de las tierras de las huertas de la población, cuando se trata de reducir a edificio, alguna de ellas se echan a la arza; el abono para el campo que arroja el mar se recoje en la arza; las coladas de limpieza del pueblo y las redes sardineras se extienden y enjugan en la arza; allí se deposita el maderamen para construccion de edificios; por allí cruza tambien la principal carreteria de esta villa por hallarse prohibido pasear carros por la calle y, por ultimo, sabido es que la arza es un sitio publico destinado al uso comun de los habitantes de la villa (...)» [384]
Beste leku publikoetan legez, Artzak eskaintzen zituen baliabideak eskuratzeko udalaren baimena zen beharrezkoa. Honela, 1845ean:
«Juan Bautista Uribarri solicita recoger piedra en el Arza maior junto a la escabecheria, para argamasa» [385]
XIX. mendearen amaieran eraldaketa handia jasan zuen Artzak. Portunagusiak, goian esan den legez, Artzako ingurua ere hartzen zuen, eta hau, lehorrean geratzen zen itsasaldiaren tarterik handienean. Hau dela eta, udalak, inguru honetako 16.000m2ko kontzesio administratiboa eskatu zuen, 275 metroko moila eraiki ondoren, barnealdean geratzen zen hutsartea urbanizatzeko konpromisoarekin. Kontzesioa, 1890eko urriaren 27ko errege aginduz eman zen eta lanak 1903rako amaitu ziren [386]. Barnealdeko hutsartea betetzetik sortu zen gaurko Lamera.
Aldi berean, Matxikortako hondartzan txalupentzako moila berri baten eraikuntza onartu zen.
Artzatik Matxikorta eta Errosapeko moilletarako sarrera bideari ere Artza esaten zaio.
Ahozkoa:
«ártza» | 151, 157, 165, 166 |
«ártzie» | 052, 053, 151, 152, 154, 155, 162, 166 |
Idatzizkoa:
1780 | Arza, paraje llamado | VEKA R.R. Ejec. L1756/11 9b |
1780 | Arza o Puertto maior, paraxe llamado | BUA 946. Ej. A. Olalde 3b, 4b, 15b, 16 |
1791 | Arza o puerto mayor | BUA 990/5. Recibos 78 |
1804 | Arza o Puerto maior | BUA 1561. Cuentas 8 |
1806 | el Pedregal, paraje titulado | BFA. K. 526/20 18, 96 |
1809 | Arza, el Pedregal | BFA. K. 640/13 29b,30 |
1816 | Arza, término | BUA 1325/1. Casas extramuros |
1842 | Arza maior, término | BUA 968/6. Ornato público 6,7 |
1844 | Arza, término | BUA 968/6. Ornato público 50 |
1845 | Arza maior | BUA 39/1. Enajen. y conc. 56 |
1852 | Arza | BUA 22/22. Repar. en el Arza 0 |
1869 | Arza, regata que baja al | BUA 39/8. Permuta de terreno 2 |
1876 | Arza | BUA 39/22. Devol. de terreno |
1889 | Arza, playa de | BUA 1179/17 171 |
1890-91 | el Arza, playa de, ensenada | BUA 16/5. Saneam. Arza 57 |
1890-91 | el Arza, playa | BUA 1246/1.Darsena en Machicorta |
1894 | el Arza, playa llamada de | BUA 1324/13 1 |
1896-97 | Arza, marismas del | BUA 1/2. Presup. ord. |
1899 | Arza, terraplen del | BUA 1250/9. Fraude. Vino |
1900 | el Arza | BUA 16. Saneamiento Arza |
1902 | Arza, marismas del | BAHP.N.BL 8572 175b |
1903 | Arza, muelle de | BUA 1251/7. Adoqu. de paseo 55b |
1914 | el Arza, peña | BUA 1294. Plano. Puerto |
1915 | Artza, punto llamado | BUA 1179/1 59 |
1973-74 | Artza | BIBL ErA.EtnB 179 |
1973-74 | Artzie | BIBL ErA.EtnB 160-161 |
1982 | Artza, Arza | BIBL ErA.Ktop 263 |
1973 | Marqués de Bilbao Eguía | BBPlBer |
1982 | Kai-bidea | BIBL UB 282 |
__________
[383] BUA. 968/6. Ornato público; 50.
[384] BUA. 968/6. Ornato público; 54-56.
[385] BUA. 39/1. Enajen. y conc.; 56.
[386] Ciriquiain-Gaiztarro, Mariano (1986); 216. Zabala, Angel (1928), II; 338.