auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Baņera (parajea)
Bañera (parajea)
Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)
Ohar ling.: Ahoz jaso diren izenetako bat artikulua hartzen duenetakoa da: Bañerie. Berezko -a bukaeraduna denez, artikulua hartzean aurreko bokal irekia disimilatu egin da gradu bitan, bokal itxi bihurtzeraino. Ostean, bokal itxi horrek artikulua gradu batean itxi du:
Bañera + -a > Bañerea > Bañeria > Bañerie
Ahoz jaso den bigarren izena artikulu gabekoa da, baina idatziz artikuluarekin jaso da. Izenaren bukaerako bokala itxia denez, artikulua asimilazioz itxi egin du:
Baiñuleku + -a > Baiñulekua > Baiñulekue
Oharrak: Portuzarreko ekialdean egon zen, Ronpiolas hasten den parean. Moilaren kanpoaldean, itsasgoran ere haitzez inguratutako barruti hau, bainu-lekutzat hartzen zen, harik eta olatu-moila eraiki zen arte. Udalak, bere ustiaketa, arduradun bati enkantean ematen zion eta kanpoko jendea ere etortzen zen leku honetara bainuak hartzera. Gaur, oraindik, bainu-lekuko aldagelak egoten ziren plataformaren arrastoak gelditzen dira Ronpiolaseko hasieraren iparraldean.
Bainu-leku hau egokitzeko zenbait lan egin ziren XIX. mendean:
«Pago a Bernabé de Arana por el coste de romper peñas para el mejor servicio de los baños de agua salada y puedan los que bajan tomarlos con comodidad» [391]
Ronpiolasen eraikuntzak hondatu zuen bainu-lekua, honen gainean egin baitzen:
«Proyecto de nuevo puerto partiendo de la bañera y dirigiendose a Bonitoatxe» [392]
«Dique que arrancando de la punta «La Bañera» y siguiendo por el bajo de «Bonitoach», llegase hasta enfilar el meridiano de punta lamiaren y haciendo constar que la parte util del dique era precisamente la que sobrepasase el mencionado bajo de Bonitoach» [393]
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1845 | Bañera | BUA 1160. Cuentas municipales. 1843 |
1857 | Bañeras, las | BUA AL. 1856-1857 60b |
1858 | Bañera, la | BUA AL. 1858 20 |
1870 | Santa Clara, bañeras de | BUA 1314/8. Bañeras 1b |
1896-97 | Santa Clara, bañeras de | BUA 1/2. Presup.ord. |
1911 | Santa Clara, bañera de | BUA 1246/11. Mejoras puerto |
1912 | Bañera, la | BUA 1246/11. Mejoras puerto |
1914 | Bañera, la | BUA 1294. Plano. Puerto |
1927 | Bañera, la | BUA 1246/14. Rompeolas |
1973-74 | Bañolekue | BIBL ErA.EtnB 160-161 |
1982 | Bañolekue | BIBL ErA.Ktop 263 |
__________
[391] BUA. 1160. Cuentas municipales. 1843.
[392] 1912. BUA. 1246/11. Mejoras puerto.
[393] 1927. BUA. 1246/14. Rompeolas.