Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Frantzunatxeta (parajea)  

Frantzunatxeta   (parajea)

Kokapena: Hiria; V. mapa (B,C-2)

Ohar ling.: 'Frantzua' + -n + '(h)atx' + -eta. Frantzua antroponimoak genitibo marka darama. Antroponimoaren bukaerako bokala, aurreko -u- bokal itxiaren eraginez, asimilatu egin da, eta gero, galdu: -ua- > -ue- > -u-.

Frantzuanatxeta > Frantzuenatxeta > Frantzunatxeta

Oharrak: Baztarre, Landatxu eta Tala azpiko haitzeta, Portuzarretik Talaperaino. Antzina, Santa Klarako edo Santaklaraosteko atxeta izenez ezagutzen zen paraje hau. Izena, bertako inguruan, Portuzarrean egon zen Santa Klara ermitatik datorkio. Dena dela, bai Santa Klara eta bai Frantzunatxeta leku-izenen erreferentziak nahiko berankorrak dira: XIX. mendearen erdialdetik honanzko aipamenak besterik ez dira jaso.

Nabariak dira, Frantzunatxeta aurrean, ekialdetik azaltzen diren zenbait haitz eta baixa: Salbatxe, Laisoak, Lemajale, Bonitoatxe. XX. mendearen hasierara arte, Ronpiolas egin aurretik, portura sartu eta irtetzeko, mariñelek ondo ezagutu beharrekoak eta, hortaz, oso gogoan zituztenak. Garai hartan haitzon izenak bizi-bizirik zeuden. Gaur, berriz, itsas paraje honetatik ia inor ibiltzen ez denez, ez dira izenok ezagutzen.

Frantzunatxeta inguruko iturriak ere aipagarriak dira. Iruiturriak esaten zaiona, Santa Klarako eskillaretako hasieran, Baztarre azpian, hegoaldetik eta bestea, Baztarre azpian ere, baina ekialdetik, Atxetako iturria esaten zaiona.

1844an, ontziola bat eraikitzeko baimenaren eskaria luzatu zuen, Toribio Urdaibai ontzigile mundakarrak. Aukeratutako lekua, Frantzunatxetako parajea izan zen, Santa Klarako moilaren atzealdea. Baina udalaren erantzuna ezezkoa izan zen:

«Peticion de Toribio de Urdaybai, astillero de Mundaca de poner astillero en el termino de Santa Clara, del puerto. [Informea:]: La Junta de Ornato Publico, tras su examen, cree que los muelles, en particular los exteriores, deben hallarse limpios y desembarasados para su conserbacion, además de que por la parte del mar en el punto (...) se halla la peña que cubre o abraza a los dos trozos de muelle socabada en bastante profundidad y por esta razon no conviene se quiten o escabe nada al expresado peñasco única defensa de los mares por aquella parte. No debe permitirse, por lo tanto, la creación del astillero en el punto solicitado» [410]

Bestalde, sastarrak botatzeko ohiko lekua izan zen Frantzunatxeta. Udalak bere arautegian ere horixe eskatzen zuen. 1866ko hiri-poliziako arautegiko 29. puntuan zera adierazten da:

«Art. 29. La cofradia tendrá aseado el puerto haciendo que sus individuos arrogen al mar por la parte de Santa Clara los restos de pesca (...)» [411]

1896ko azaroaren 20an, Baztarren zegoen etxe eta ortu bat eusten zituzten haitzek amore eman zuten eta beheko haitzetara jausi ziren.

«(...) en la madrugada del dia de ayer se desplomo corriendose al mar parte del acantilado de la costa donde se asentaba hasta ahora la tejabana de doña Josefa Ordoqui, destruyendo esta construccion por el centro y prolongandose el corrimiento hasta la porcion de la calle de Santa Clara comprendida entre la plazuela de Basterra y la extremidad de la calle de la Soledad (...)» [412]

Parajea hondatuta geratu zen eta beharrezkoa zen berreraiketa lanak burutzea.

(...) construccion de muro de mamposteria hidraulica gruesa de 21 m. de longitud por unos 20 de altura proximamente que arrancando del peñascal o playa de Santa Clara termine a la altura de la calle y plazuela del mismo nombre o Basterra, mas un pretil de la misma longitud y un metro de altura sobre dicho nivel» [413]

Orduantxe egin zen Baztarreko zabalgunea. Proiektuaren planoak Teodoro Anasagastik sinatu zituen.

Azkenik, XX. mendearen hasieran, Santa Klarako atxetako hegoaldeko zatian, hain zuzen, Portuzarretik Landatxu azpirako tartean, zabaldi bat egin zen. Migel Jauregizar «Frantzua» izan zen emakidaduna:

«Miguel de Jaureguizar, concesionario de la marisma sita en el punto 'bajo de Landachu' o sea a la parte Norte del Puerto Menor. Confines: N: nueva zona maritima; E: nueva zona maritima; W: terrenos del ayuntamiento y los hdos. de Candido de Leniz, y subida a Landachu; S: calle o zona del puerto menor y subida de la escalera» [414]

Bai zabalguneari (arrantzaleen loiak daude eraikita bertan) eta bai iparralderago geratu den haitzetari, Frantzunatxeta esaten zaie.

Ahozkoa:
«Frantzunátzeta»052, 053, 151, 155, 156, 157, 161, 162, 165
«Frantzun átzak»052, 053, 157, 166
«Átzetie»053

Idatzizkoa:
1705Santa Clara, muelle deBUA   1560. Libro de cuentas   92b
1775-1831Santa Clara, hacia la parte deBUA   915. Hipotecas. 1775   120b
1823Santa ClaraBUA   5. Riqueza territorial   nº9
1836Santa ClaraBUA   1592. Cuentas   163b
1844Santa Clara, término deBUA   968/6. Ornato público    52, 53b, 61
1846Santa KlaraBEHA   A-758/2-53-0
1855Santa ClaraBUA   22/16. Obras Talacoechea...   1-9
1855Santa Clara-oste, peñas deBUA   22/16. Obras Talacoechea...    1-11
1858Santa Claraoste, peñas deBUA   22/8 Conducción de aguas   2
1858Santa Claroste, aguas deBUA   AL. 1858   9b
1863Santa Clara, depósito de aguas enBUA   93/7. Enajen. y conces.
1866Santa Clara, la parte deBUA   1254/5. Regl. de policía urbana
1896Santa Clara, peñas deBUA   882/26. Muro en Sta. Clara
1899Santa Clara, peñas deBUA   20/16. Muro en Santa Clara  1b
1899Santa Clara, peñascal o playa deBUA   20/16. Muro en Santa Clara  2
1902Santa Clara, peñas y escaleras deBAHP.N.BL   8572   725
1911Santa Clara, bañera deBUA   1246/11. Mejoras puerto
1914bajo de Landachu, puntoBUA   1246. Construcc. edific.
1928Santaclaraoste, malecón deBIBL   ZbA2   425-426
1928Santaclaraoste, peñas deBIBL   ZbA2   425-426
1973-74FrantxunatxetaBIBL   ErA.EtnB   160-161
1982Frantxunatxetak, FrantxunatxesBIBL   ErA.KTop   263
1982Santa Klara, haitzakBIBL   ErA.KTop   263, 265
2003Frantxun AtxakBIBL   BGL

__________

[410]   BUA. 968/6. Ornato público; 52, 53b, 61.

[411]   BUA. 1254/5. Regl. de policía urbana.

[412]   BUA. 882/26. Muro en Sta. Clara.

[413]   BUA. 882/26. Muro en Sta. Clara.

[414]   1914. BUA. 1246. Construcc. edific.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du