auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Lemajale (baixa)
Lemajale (baixa)
Kokapena: Hiria; V. mapa (C-2)
Ohar ling.: 'Lema' + 'jale'; itsasontziko lema apurtzen duena.
Oharrak: Ronpiolasen iparraldean dagoen baixa da. 1905eko agirian (mapa bat ere azaltzen da bertan), Ugarraitik Bonitoatxerako lerroaren ekialdean jartzen da:
«Rocas denominadas Lemajales, situadas al Este de la linea Uguerrari - Bonitoach» [436]
1914ko mapan agertzen denez, berriz, planoak Salbatxe deitzen duenaren eta Laisuen artean dago. Salbatxeren kokaera, alde batera utzita, Laisuen mendebalean, hau da, porturago dagoen baixa izan daiteke Lemajale izenekoa. Kontuan izan behar da, Ronpiolas egin aurretik, iparraldetik zetozen txalupek, itsaso txarra ez zegoenean, Bonitoatxe ekiditzeko, buelta osoa eman beharrean, Laisuen barnealdetik saiatzen zirela portura sartzen, eta orduan, Lemajale baixa honen arriskua aurkitzen zuten eta hortik bere izena.
Ez da nahastu behar baixa hau Izaro eta Antzora artean, Otzarrin, dagoen Lemajalerekin.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1905 | Lemajales, rocas denominadas | BUA 1246/7. Puerto |
1914 | Lemajale menor | BUA 1294. Plano. Puerto |
1982 | Lemajjalliek, peñas | BIBL ErA.KTop 263 |
__________
[436] BUA. 1246/7. Puerto.