auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Matxikorta (parajea)
Matxikorta (parajea)
Kokapena: Hiria; V. mapa (D-2)
Ohar ling.: Ahozko aldaera bi ditugu: Matxikorta, Martzikota. Bigarrena, dardarkariaren metatesiz sortutakoa.
Oharrak: Txibitxiagako aldaparen hasiera pareko kostaldea, Mundakarako errepidearen azpia. Matxikortako moillaren mendebaleko muturra.
1891n, ontziak negua pasatzeko, moile bat eraikitzeko proiektua izan zen Matxikortan, baina ez zen burutu [437].
Ontziola lekua izan ohi da Matxikorta; hantxe egon zen Pedro Intxaustirena XIX. mendearen erdialdean [438], Meliton Garategirena XIX. mendearen amaieran [439], Fructuoso Artetxerena XX. mendearen hasieran [440] eta baita oraintsu arte Muruaga eta Arkotxaren ontziolak ere. Azken aldian Mendietaren ontziola dago bertan.
Duela gutxira arte, itsasontziak lehorreratzeko, 1911n eraikitako arlanpa bat egon izan da Matxikortan [441]. Ingurua oso aldatuta dago, moila zabalduta eta garabi modernoez hornituta, itsasontziak negua emateko leku bihurtu da.
Ahozkoa:
«Matzikortá» | 053, 151, 154, 152, 155, 156, 157, 161, 162, 165, 166 |
«Martzikotá» | 052 |
Idatzizkoa:
1871 | Machicorta | BUA 1154/15.Borr. Depositaria |
1872 | Machicorta, construcción en | BUA 1492. Comunicaciones |
1876 | Machicorta, terreno en | BUA 39/23. Solic. de terreno |
1890-91 | Machicorta, invernadero de lanchas en | BUA 16/5. Saneam. Arza 6, 27, 159b |
1890-91 | Machicorta, dársena en | BUA 1246/1.Darsena en Machicorta |
1902 | Machicorta, fuente en | BUA 1255/5. Tuberias 2 |
1904 | Machicorta, ensenada de | BUA 1179/19 172 |
1911 | Machicorta, término de | BUA 1246. Coloc. de grua |
1914 | Machicorta, peña | BUA 1294. Plano. Puerto |
1914 | Matxikorta, terreno en | BUA 929. Argomales. 1881 |
1922 | Machicorta, heredad | BFA. E. KZ. C/2 |
1928 | Machicorta | BIBL ZbA2 328, 338 |
1934 | Machicorta, heredad | BFA. E. KZ. C/76 |
1973-74 | Matxikorta | BIBL ErA.EtnB 160-161 |
1981 | Matxikorta | BIBL BstJA |
1982 | Matxikorta | BIBL ErA.KTop 265 |
__________
[437] BUA. 1246/1.Darsena en Machicorta; Ik. Basterretxea, J. A. (1981); 148
[438] Zabala, Angel (1928), II; 328
[439] 1872. BUA. 1492. Comunicaciones; 1876. BUA. 39/23. Solic. de terreno
[440] BUA. 929. Argomales.
[441] BUA 1246. Coloc. de grua.