Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Artalde / Artalde (parajea eta kalea)  

Artalde   (parajea eta kalea)

Kokapena: Hiria; V. mapa (C-1)

Ohar ling.: 'Arte' + 'alde'. Silaba biko hitzetan, elkarketan eta eratorpenean, bukaerako erdiko bokala ireki egiten da 'arte', 'arta-'.

'Arte' + 'alde' > Artalde

XX. mendean, etimologia erratu baten eraginez Atalde zabaldu zen.

Oharrak: XX. mendera arte, harresiz kanpo, hiriaren mendebalean zegoen paraje zabalari esaten zaio Artalde. Bere mugak hauexek ziren: hegoaldetik, Dolareaga eta Esparru; ekialdetik, hiriko harresiak; iparraldetik, Arteazabal eta Ormabarrietako parajeak, Sanjuanbidean; eta mendebaletik, San Martin eta Bidebarrietako parajeak.

Eremu honetako sailak, kaletarren jabetzakoak izan ohi ziren eta agiriek erakusten dutenez, mahastiak izan ziren ugari bertan, XIX. mendearen hasierara arte behintzat.

XX. mendean, hiriaren hazkundearekin batera, paraje hau eraikuntzez eratzen joan izan da. Guztietatik lehena eta nabarmenena, Nautika eskola izan zen, XIX. mendearen amaieran eraikia. Gaur egun ingurua erabat urbanizatuta dago, eta eraikitako etxebizitzez gain, San Frantzisko herri eskolaren eta beste ikastegi batzuk egoteak, nolabaiteko funtzio kulturala ematen dio inguruari.

Artalde kalea da bertako ardatz nagusia, Landabasoko industrialdera eta kiroldegira eramaten duen hiriko bide erradiala.

Artalde kaleari deutsola, bere hegoaldetik, etxe multzoek eratzen duten Jose Antonio Erauzkin izeneko plaza dago.

Artaldeko mendebaleko muturrean, San Martineko gurutzetik Sanjuanbidera egiten duen aldatsean eratzen den bideari, Aritzatxu bidea izena jarri zaio.

Bestalde, Artalde kaletik Sanjuanbidera egiten duen kalea dago. Kale hau eratu zenean, Teodoro Anasagasti arkitektoaren izena jarri zitzaion. Ospe handiko arkitekto honen lanak, Madrilen aurkitzen dira, batez ere. Ohore ugari jaso zituen Teodoro Anasagastik bere lanbidean: batetik, sustapen ministerioko arkitekto laguntzailea eta Madrileko arkitekturako goi-eskolako irakaslea izatea; bestetik, 1910eko Madrileko erakusketan eta 1913ko Leipzigeko arkitekturako nazioarteko erakusketan urrezko domina lortzea; baita, 1915ean, Gipuzkoako arte eta industrietako erakusketako ohorezko diploma bereganatzea ere. 1906tik aurrera, Bermeoko udal-eraikuntza lanetako zuzendaria izan zen.

Berak eraikitakoak dira Bermeon, besteak beste, Sanjuanportalen egon zen San Jose ikastetxea eta Artaldeko Nautika eskola.

Ahozkoa:
«Ataldé»025, 151, 155, 156, 157, 161, 165, 166

Idatzizkoa:
1610Artalde, viña nueba enBUA   910. Escrituras de censos   18b,19
1628-1797Artalde, término deBUA   1150/1.  Culto y clero   255b
1633Artalde, viña enBEHA   A-72/33
1643Artalde, viña enBFA. Bust   180/9
1646Arttalde, tierra bazia enBFA. Bust   201/162   99b
1670Artalde, término deBFA. K.   828/1   78,79
1676Artalde, biñas en los térm. deVEKA   R.R. Ejec. L1503/15   4b
1676Altalde, biñas en los térm. deVEKA   R.R. Ejec. L1503/15   4b
1701Artalade, viña enBUA   AL. 1680-1710   252
1701Artalde, viña en el térm. deBUA   922. Extracc. de castaña   142b
1753Artalde, término deVEKA   S.V. C1086   22
1775-1831Artalde, viña enBUA   915. Hipotecas. 1775   40b
1781Arttalde, término deBFA. Bust   102/39   5b
1784Artalde, viña enBEHA   A-72/32
1791Artalde, término deBFA. K.   3163/6   15
1793Artalde, heredades enBFA. Bust   700/7   2b
1793Artalde, viñas en el térm. deBFA. Bust   366/2   11
1793Artalde, viña enBFA. Bust   700/7   2b
1800Artalde, término deBFA. Bust   141/2   54
1800Artalde, término deBUA   972/1. Escrituras censales   128
1802Artalde, heredades enBFA. Bust   523/4   7
1810Artalde, viña enBFA. Bust   603/22
1824Arttalde, heredad en BFA. Bust   284/5   3
1827Artalde, heredad y viñas enBEHA   A-72/33
1827Artalde, viña y heredad enBFA. K.   3098/16   2b
1836Artalde, término deBUA   37/3. Gubernativo   62
1892Artalde, heredad enBUA   984. Fincas rust.1892
1893-94Artalde, ladera deBUA   1433/5. Gran Via   29
1893-94Artaldes, ladera deBUA   1433/5. Gran Via   16b
1895Artalde, heredad deBAHP.N.BL   7550   133b
1898Artalde, heredad enBAHP.N.BL   8195   935
1903Artalde, término deBAHP.N.BL   8575   2038
1904Artaalde, lugar conocido porBUA   1324/5. Urbaniz. Artalde   2
1909Atalde, ladera deBUA   1433/3   2b
1910Artalde, heredadBUA   866. Fincas rústicas
1922Artalde, heredadBFA. E. KZ.   C/2
1923-24Atalde, término deBUA   404. Fincas rústicas
1928Atalde, cepas de vid enBIBL   ZbA2   412
1928Atalde, paraje deBUA   1255/1   1
1928Atalde, heredades enBIBL   ZbA2   591
1934Atalde, heredadBFA. E. KZ.   C/76
1943-60Atalde, términoBUA   377. Patrimonio municipal
1944Atalde, términoBUA   406/3,4 eta 353/3,4,5
1945Artalde, términoGJE   fk:1336   L18;202
1969Instituto Laboral, travesía delBUA   1432/54   4
1969Artalde, calleBUA   1432/54   1
1973Artalde, calleBBPlBer
1973-74Atalde, ant. ArtaldeBIBL   ErA.EtnB   179
1982Atalde kaleaBIBL   UB   299
2003Atalde kaleaBIBL   BGL

 
2003Jose Antonio Erauzkin enparantzaBIBL   BGL

 
1973Teodoro Anasagasti, calleBBPlBer
1982Anasagasti´tar Teodoro kaleaBIBL   UB   297
2003Anasagasti tar Teodoro kaleaBIBL   BGL

 
1982Aritzatxu bidea BIBL   UB   299
2003Aritzatxu bideaBIBL   BGL

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du