Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Kurtzio eta Santa Mariņa / San Lazaro (ospitalea)  

San Lazaro   (ospitalea)

Kokapena: Zehaztu gabe.

Oharrak: Kurtzioko ermitaren ondoan egon zen:

«(...) Propuso el sr. sindico que la cassa de San Lazaro Ospital que esta junto a la hermita del Santo Xpto de la Cruz extramuros (...)» [650]

A. Zabalak, herriko ospitaleez mintzatzean, San Lazaro ospitaleko oratorioan jartzen du Juan Nuñez Larakoak Arego kaperauari meza emateko baimena [651]. Gainera, 1342ko data jartzen du. A. Erkorekak [652], Iraditik hartutako datua dela suposatzen du eta honek, Iturrizatik. Iturriza, baina, datua ematean, ez da ari  San Lazaro ospitaleaz, Sancti Spirituko antzinakoaz baino:

«Hay un hospital de fundación muy antigua titulado de Sancti Espiritu, que según consta de un privilegio de don Juan Nuñez de Lara, dado en Burgos a 16 de mayo del año de 1345 ganó licencia para poder celebrar misa en su oratorio (que al presente no existe) el Capellán Arigo» [653]

Era berean, Iradik ere esaten du:

«Se ignora la fundación de San Lázaro, como así mismo la del primitivo del Espiritu Santo, que debió ser muy antigua, pues que consta de un privilegio dado en Burgos por Don Juan Nuñez de Lara a dieciseis de Mayo de mil trescientos cuarenta y cinco (...)» [654]

Bada Iturrizak ematen duen Bermeoko ospitale bati buruzko XV. mendeko beste berri bat: San Frantzisko komentuko artxiboan geratzen diren agirien artean, 1458ko batek hango erlijiosoei lizentzia ematen zien aldarea eraiki eta meza emateko Bermeoko ospitalean [655]. Ez da zehaztasun gehiagorik ematen eta ez daiteke hemendik atera San Lazarokoa zenik aipatutako ospitalea, A. Zabalak hala uste izan arren [656].

1553an, Sancti Spiritu izeneko ospitalea fundatzean (Iradiren arabera, izen bereko beste zaharrago bat ere izan zen Bermeon [657]), Zabalak suposatzen du ospitale berriak San Lazarokoa bereganatu zuela bere ondasun guztiekin [658].

Aurkitutako San Lazaro etxearen erreferentzia goiztiarrenak XVII. mendekoak dira: ospitalearen etxearen aipamenak dira. Bertako errentari Martin Erleategi agertzen da 1643an eta 1676an. Azken urte honetan, Sancti Spiritu ospitalearen jabetzakoa azaltzen da.

Idatzizkoa:
1633San LacaroBFA. K.   738/18   46
1643San Lazaro, casa deBFA. Bust   188/55   161
1676San Lacaro, casa y pertenecidos deVEKA   Pleitos. Zar.-Wall.Olv C3587/9   3
1680San Lazaro, casa deBUA   AL. 1680-1710   8b
1708San Lazaro, hospital deBUA   AL. 1680-1710   400b
1825San Lazaro, hospital deBEHA   A-758/1-52-2
1987San Lazaro, hospital denominadoBIBL   ArrG   81

__________

[650]   1708. BUA. AL. 1680-1710; 400b

[651]   Zabala, Angel (1928), I; 417

[652]   Erkoreka, Anton (1981).

[653]   Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793); 31

[654]   Yradi, Juan Angel de (1844); 96

[655]   Datua Erkorekarengandik jaso da, bere aldetik J.J. Mugartegien Algunas noticias de la Crónica de Juan Iñiguez de Ibargüen, sacadas de las Antigüedades de Vizcaya de Iturrizatik hartzen duelarik. Ik. Erekoreka, Anton (1981).

[656]   Zabala, Angel (1928), I; 418

[657]   Yradi, Juan Angel de (1844); 96

[658]   Zabala, Angel (1928), I; 422

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du