Ohar ling.: 'Mendi' + 'luze'. Mitxelenak dioen moduan, 'luze' baina konposaketan '-luz' jaso da 'largo' 'alto' zentzuarekin (Mitxelena, Apellidos vascos, 1986, 124). «Ejemplos claros de caída de -e en segundo miembro de compuesto: como palabra independiente hay ronc. lúze, sul. lü'ze 'largo', com. luze, que en composición aparece en la forma ronc. -lúz, sul. -lü'z (...) y en Alava hay Eguiluz, nombre de población.» (Mitxelena, FHV, 1990, 134)
Oharrak: Hiriaren iparraldean, goialdean, Sanjuanbidearen eta Tonpoinagusiaren artean. Leku-izen zaharra da, eta behintzat XVI. mendetik aurrera dago dokumentatuta. Inguru honetako sailak kaletarren jabetzakoak izan ohi dira; Ibarretan, Aranondon, Portuburun, Dibion... bezala, hemen ere, hiriko biztanleek ortuak, soloak, mahastiak zeuzkaten.
Ikuspegi zabaleko tokia izanik, inoiz erabili izan zen paraje hau baliabide militar gisa, Tonpoia, Tala, Gaztelu edo Baztarre erabili izan ziren moduan. 1704an, lau kanoiko bateria bat izan zen Mendiluzen:
«En el paraxe que llaman de Mendiluz se hallan en dos baterias de 4 piezas (...);(...) dos piezas de fierro colado (...) que se hallan en la batteria de la talaya; (...) Una pieza de bronze (...) que tiene un letrero que dize Don Fernando de Gamboa me hizo hazer en Shalinas (...) la qual dha pieza se halla en la bateria de dha talaya ; Dos piezas de fierro (...) y la una tiene mas arriba del foxon una cruz de Borgoña y alado con numeros (...) que ambas se hallan en la vateria que llaman de Talaguchia; e otra pieza en la vateria que llaman del Castillo» [726]
Mendiluzeko hilerriak hartzen du paraje honetako goialdea, 1886an eraikia, aurretik zegoena, Ormabarrietakoa, txiki geratu zelako.
Hilerri aurrean, gaur, plaza eta zelai publikoa eratu dira.