auzoka / Hirigunea / Bilbobidea / Telleria (parajea eta etxea)
Telleria (parajea eta etxea)
Kokapena: Hiria; IV. mapa (D-4)
Ohar ling.: -i- bokal itxiaren ostean, hiatoa apurtzeko, epentesia txertatu da, eta asimilazioz, bokal irekia itxi egin da. Ondoren, bokal arteko dardarkari bakuna galdu egin da: -r- > Ø.
Telleria > Telleridxa > Telleridxe > Telleidxe
Honekin batera, bada erdiko bokala ireki duen aldaera (Telleridxe > Talleridxe), baita -eta leku-atzizkia ageri duen aldaera ere: Talleridxe > Talleridxeta.
Oharrak: Okarantzan, Ametzaga errekarantz; Ibarretako hegoaldean. Paraje honetan, izen bereko etxea dago, Bilbobide ondoan. Toponimoak iraganean leku honetan izan zen teilagintza adierazten du. Trakeko auzuneaz aritzean honelaxe zehazten du 1897-99ko Nomenklatorrak «Su limite debe ser los antiguos tejares hoy desaparecidos que existieron en el punto llamado Ocaranza y posteriormente Tejerias» [752]
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1827 | Tejerias, caserío de | BEHA A-064/12-6 77b |
1857 | Telleria, casa de | BUA Padron 1851(3) 100b |
1892 | Tejerias, heredad en las | BUA 984. Fincas rust.1892 |
1897-99 | Tejerias, termino de las | BUA 5bis. Nom. de calles...(1897-98) |
1910 | Telleria, casa | BUA 1032. Fincas rústicas |
1910 | Telleria, casa | BUA 1435. Fincas rústicas |
1922 | Telleria, heredad | BFA. E. KZ. C/2 |
1923-24 | Tejerias | BUA 404. Fincas rústicas |
1928 | Tejerias | BIBL ZbA1 133-137b |
1943 | Tejerias, término de | GJE fk:852 L12;95 |
1944 | Telleria | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1944 | Telleria, término de | GJE fk:894 L12;233 |
1955 | Telleria | BUA 353/1. Riqueza rústica |
1955 | Tejerias, heredad | BUA 353/1. Riqueza rústica |
1959 | Telleria, lugar llamado | GJE fk:2949 L37;49 |
1973-74 | Telleriye | BIBL ErA.EtnB 181 |
__________
[752] 5bis. Nom. de calles.