auzoka / Hirigunea / Zehaztu gabeak / Berjelarte (parajea)
Berjelarte (parajea)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Ohar ling.: 'Vergel' + 'arte'. Gaztelaniatik mailegatutako 'vergel' generikoa, antza, XVI. mendean, normaltasunez erabilitako hitza zen eta garaiko hizkeran integraturik zegoen. Horren erakusgarri, bai hitz elkarketan eta bai eratorpenean erabiltzen zela: Berjelarte eta Berjeleta (Ik. Hirigunean).
Ez da ahaztu behar, gaur egunera arte iraun duen Berjele leku-izena (Ik. Arane auzoan). Azken horretan, agerian geratzen da ahoskatzen dena sabaiurreko frikari ahostuna dela /dx/, belare frikari ahoskabearen ordez /x/. XVI. mendean, [g] edo [j] grafiaz adierazitakoa ere, aipatutako /dx/, sabaiaurreko ahostuna edo hurbil egongo zen fonema izango zen.
Oharrak: Antzina, hiribilduan egon zen ortu ugaritasunaren lekukoa da izen hau. XVI. mendeko testamentu batean aipatzen da:
«Testamento de Martin Abad de Ybieta hecho en favor de la clerezia. Escrib: Joan de Velendiz. 6 de junio de 1576 [1535ko agiriaren kopia da]. Otorga a San Joan de Asquizu [bere lobari] sus cassas y el dho bergel de junto a la carçel (...) Casa que solia ser y estava sita en Bergelarte en esta dha villa (...) por averse caydo la dha casa, el sitio y el suelo de ella y huerta mando y adjudico de sus propios en recompensa una casilla de este suelo que esta ateniente a las casas de la morada de San Joan de Cornoça» [787]
Idatzizkoa:
1535 | Bergelarte, casa sita en | BEHA A-62/44-2 186-187 |
__________
[787] BEHA. A-62/44-2; 186-187.