Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Hirigunea / Zehaztu gabeak / San Migel (eliza)  

San Migel   (eliza)

Kokapena: Zehaztu gabe.

Oharrak: 1082. urtean Lope Enekones, Bizkaiko jaunak, eta Tecla andereak Donemiliagako monasterioari eginiko dohaintzan, Bermeoko San Migel eliza agertzen da. Bermeoko eliza hau ez dakigu zehazki non egon zen. Agiriak Bermeoko portuan jartzen du, itsaso ondoan:

«unum monasterium reliquiis ferente S. Vicenti de Uarthe, in termino Bizkaie, cum tres decanías, una Ibargorocika, et alia decania que vocitant Tuda cum sua medietate, et illa ecclesia San Micaelis arcangeli in portu de Vermelio, in ora maris, cum suos morturos ad illa pertinente» [792]

Bada, San Migel izeneko eliza baten beste erreferentzia zaharrago bat ere, eliza berarekin identifikatzeko datu gehiegirik ez dago baina. 1053koa da, eta beraren bidez, Munio Santxez Durangoko kondeak Elorrio ondoko San Agustin Etxebarriako monasterioa ondasunez hornitzen du:

«et in alia eclesia deorsum sunt recondite, id est Sancte Marie uirginis et Sancti Mikael arcangeli siue Sancta Marina uirginis» [793]

San Migel eliza honen kokapenaz zenbait iritzi dago. A. Zabalaren ustez, San Migel auzoko ermita izan daiteke [794]. Labayruk, berriz, hirigunean jartzen du [795].

Esanguratsua da eliza hau ecclesia legez aipatua izana eta ez garaiko beste askotan bezala monasterio gisa. Garai hartan, monasterium izenak, patronato partikularrekoak zirela adierazten zuen; hauek, gehien bat, nekazal eremukoak ziren. Bestalde, hiriguneko elizak, haietatik bereiztuta, ecclesia deitzen ziren [796]. Baztertu egin behar da XI. mendeko San Migel hau, San Migel auzoan izan zenik. Seguruenik, hiriguneari dagokion eremuan egon zen. Nahiz eta hiribildua fundatu gabe egon garai hartan, portuaren inguruan, nolabaiteko herrixkaren bat izango zen.

Ez da falta hiri barruan San Migel hagionimoari erreferentzia egiten dion leku-izenik: hor dago, San Migel izeneko portalea, XVII. mendean dokumentatua [797]. Santa Eufemia elizaren tokian lehenago San Migelen izenpeko tenplu bat egon izana ere izan daiteke.

Idatzizkoa:
1053Sancti Mikael arcangeli, eclesiaBIBL   LibA/H-O   468
1082S. Micaelis arcangeli, ecclesiaBIBL   CBJ. EscrVz   288
1082San Micaelis arcangeli, ecclesiaBIBL   IrA 12-13/17
1082Sancti Micaelis arcangeli, ecclesiaBIBL   LibA/H-O   468
1928San Miguel del puertoBIBL   ZbA2   536
1987San Miguel ArcangelBIBL   ArrG   102

__________

[792]   1082. Donemiliaga. 247. Testua, hauetan aurki daiteke: Llorente, J. A.: Noticias Historicas. 3 lib. 436. orr.; Balparda, G.: Vizcaya y sus fueros. 2 lib. 281. orr.; Serrano: C.S. Millan. 252. orr.. Ik. ere: Libano, Angeles (1995-1999), H-O; 468. Caro Baroja, Julio (1981): Las escrituras referentes a Vizcaya y el Duranguesado del s. XI; 288. Irigoyen, Alfonso (1985); 12-13/17.

[793]   Martinez Diez: Guipuzcoa, vol. 0, pg. 185 in Libano, Angeles (1995-1999), H-O; 468.

[794]   Ik. Zabala, Angel (1928), I; 16 eta II; 536

[795]   Labayru, Estanislao Jaime de (1895-1903), III; 410

[796]   ItJR-I; 90, 97.

[797]   1608koa da portalarentzat San Migel izena aurkitu den erreferentzia goiztiarrena (Ik. San Migel portala).

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du