Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Arane / Arane (auzoa)  

Arane   (auzoa)

Kokapena: Arane; II eta IV. Mapak

Ohar ling.: Kontsonantez bukaturiko leku-izen hau ia sistematikoki jaso da artikuluarekin: Arana. XIX. mende erditik aurrera, bokal paragogikodun aldaerak agertzen dira: Aranes eta Arenes.

Arana > Aran > Arane > Arene

Oharrak: Arane auzoak, ekialdetik mendebalderantz, Mendiluz eta Bidebarrietatik Burgo mendira arteko lurrak hartzen ditu eta hegoaldetik iparralderantz, Landabasoko errekatik Matxitxakoraino luzatzen da.

1696koa da auzoari buruzko berri zehatz zaharrena:

«de las calçadas de esta villa  y de los caminos de como se va a Arana, S. Miguel y Aranondo (...)» [800]

Bere izena Arane baserritik hartzen du, baina auzo hau ezagutu izan da  inoiz Sanjuanbide izenaz ere, esate baterako, 1769an:

«Carreteros que han trabajado de voluntad: los del barrio de San Juan Vide: Beitegui, Paco de Guivela, Flores, Echerre, Azatarro, Aranas, Mundo de Altanbira, Aranburus, Azatarrochu, Yturrondo» [801]

Arane, Agirre bezala, Bermeoko hiribilduko auzoa izan ohi da, («barrios de la villa») eta, beraz, Talako Andra Mariako elizbarrutikoa, gainerako baserri auzoak ez bezala; hauek, Almikakoak ziren elizez; Demiku, Mundakakoa.

Arane auzoak, udalerriaren ipar-mendebaldea hartzen du eta bi gune nagusi ditu: ohiko Arane, hau da, Kurtzezarre mendiaren hegoko isurialdea, Landabasoko errekaraino; eta Kaboa, aipatutako menditik iparralderako eremuak hartzen dituena, Matxitxakoraino.

XVIII. mendera arte, hamar ziren auzo hau eratu izan duten baserriak: Azatarrotxu, Etxerre, Azatarro, Arane, Aranburu, Flores, Iturrondo, Beitegi, Altamira eta Gibele. Errotaren bat ere izan da inoiz (Ik. Azatarroko errota).

XVIII. mendean baserri berri bat eraiki zen: Landabaso, eta XIX. mendean zeharo ugaldu zen Arane auzoko baserri kopurua liberalizazio prozesuaren ondorioz. Lehenago oihana edota poblamendu gabekoak  ziren eremuetan udal kontzesioen bidez, baserri berriak joan ziren eraikitzen, bai Araneko Kurtziotik herrirantz (Itsasgane, Grandene, Txankane, Etxebarri, Patxotene) bai Beitegiburutik Santa Kruz alderantz (Marinone, Kasakane, Santa Kruz, Abortaga, Axgane) eta bai Galdizko eta Matxitxakoko  paraje desberdinetan (Gorostadi, Madari, Juliane, Muskerritxune, Sartzailleku, Peruarezti, Albarezene, Piezaetxe, Iturrieta, Talaiape, Bidekoetxe, Erdikoetxe, Goikoetxe eta Grandene).

1860an eta 1898an, kale eta baserrien Nomenklatorrak egin zirenean, Bermeoko baserri-eremua lau kuarteletan banatu zen eta Aranekoak oso-osorik hartzen zuen Iparraldeko kuartela deitzen zena. 1856an 30 etxek osatzen zuten auzo hau eta 213 biztanle ziren bertakoak [802]. 1860an, Axgane baserria, lehenago Agirre auzokoa zena, Arane auzora pasatu zen [803].

Ahozkoa:
«Arené»005, 156, 166
«Arané»163, 164
«Aranè barrídxue»164
«Aran bárridxue»028

Idatzizkoa:
1696Arana, caminos aBUA   1560. Libro de cuentas   24
1698Arana, estrada deBUA   1560. Libro de cuentas   39b
1731Arana, término deBUA   1560. Libro de cuentas   220
1734Arana, camino real paraBUA   1560. Libro de cuentas   263b
1769San Juan Vide, barrio deBUA   1154/3. Libramientos   3b
1779Aranas, barrioBFA. Bust   195/3   194b
1779Aranas, caminos deBUA   842. Cuentas   116b
1782Arana, barrio deBUA   842.Libr. y recibos   52b
1796Aranas, barrio deBFA. Bust   574/3   3
1802Aranas, barrio deBUA   1136. Libr. y recibos   71
1818-1850Aranes, barrio deBUA   37/6. Ganaderia   7
1820Aranas, término deBFA. Bust   213/2   7
1822Aranas, barrioBUA   1313/3. Contribuciones   63
1826Arana, Aranas, barrioBFA. K.   1775/6
1839Aranas, barrio deBUA   1313/4. Contribución   1
1844Aranas, barrioBIBL   YrJA   52-54
1846Arenes, barrioBEHA   A-758/2-53-0
1856Aranes, barrioBUA   37/ Nº de calles, edif.
1857AranesBUA   Padron 1851(3)   97
1860San Juan Bide, heredad enBFA. Bust    182/5
1860Aranas, barrioBUA   5. Rotul. de calles
1866Pachote o camino de San JuanBFA. Bust    266/2   4
1892San Juan vide, término deBUA   984. Fincas rust.1892
1895Aranas, barrio deBAHP.N.BL   7550   91
1897Arana, barrio deBAHP.N.BL   8182   110b
1901AranesBAHP.N.BL   8571   1476b
1902Aranes, barrio de Aldaurias hoyBAHP.N.BL   8573   1654b
1910San Juan vide, heredadBUA   1032. Fincas rústicas
1973-74Arene, barrioBIBL  ErA.EtnB   226
1969Arana, barrioBUA  1432/54   4
1970Arene, barrioBUA  Inventario de bienes   2

__________

[800]   BUA. 1560. Libro de cuentas; 24.

[801]   BUA. 1154/3. Libramientos; 3b.

[802]   BUA. 37. Nº de calles, edif.., hab.

[803]   BUA. 5. Rotul. de calles.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du