auzoka / Arane / Labazarra (parajea)
Labazarra (parajea)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Oharrak: Toponimo hau, alde batetik «Crucijada» izenarekin lotuta agertzen da 1754ean, «viña de Ignacio de Renteria en Lavazarra ó Crucijada» [882] eta, bestetik, Matxitxakorako bidean aurkitzen dela azaltzen du F. Sesmerok, «Labasarra 1754, en el camino de Machichaco» [883]. Uste da, Araneko Kurtziorekin (Patxotene baserriaren atzealdean dagoen bide gurutzea) loturik egon daitekeela leku hau, alde batetik, Matxitxakora bidean dagoelako eta, bestetik, «Crucijada» delako horrek, bide gurutzearen erreferentzia egiten duelako.
1826an, honela deskribatzen da parajea:
«Heredad y viña del cerrado de la Basarra en el term. que llaman Labazarra, que esta cerrado de paredes y conf.: S: otra heredad de Mª Angª; E: cerrado de ventura de beotegui, vda. de Joseph de Portuondo; N: camino que sale del portal de San Juan para San Juan de la Peña; W: tb. camino que sale del portal de San Juan para San Juan de la Peña» [884]
Idatzizkoa:
1754 | Labasarra | BIBL SFTB |
1754 | Lavazarra ó Crucijada, viña en | BFA. Bust 204/64 1b |
1826 | Labazarra, la Basarra, cerrado de | MAHN C.C.4331/130 11 |
__________
[882] BFA. Bust. 204/64; 1b.
[883] Sesmero, Francisco (1971).
[884] 1826. MAHN. C.C.4331/130; 11.