auzoka / San Migel / Bidarte (saila)
Bidarte (saila)
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-3)
Ohar ling.: 'Bide' + 'arte'. Horrek eman du batetik Bidearte eta bestetik Bitarte ('bide' osagaia hitz elkarketan 'bit-' bilakatzen da). Bakoitzak bere aldetik aldaketak jasan ditu. Bitarte izenaren kasuan, -i- bokal sabaikariak herskaria busti egin du:
Bitarte > Bitxarte (idatzizkoan Bicharte)
Bidearte izenari dagokionez, hitz biak elkartzean, ondoan gelditu diren bokalak diptongatu eta soiltzera jo dute (-ea-> -a-). Ostean, bokal arteko -d- galdu egin da (-d- > ã).
Bidearte > Vidarte > Biarte
Oharrak: Egi baserriaren iparraldean, Bilborako errepide gainean.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1882 | Bide-arte, heredad | GJE fk:1417 L19;202 |
1910 | Vidarte, heredad | BUA 1435. Fincas rústicas |
1910 | Bicharte, heredad | BUA 1435. Fincas rústicas |
1910 | Vitarte, heredad | BUA 1435. Fincas rústicas |
1944 | Biarte, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1944 | Bidearte, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |