auzoka / San Migel / Bideazgoiti (saila)
Bideazgoiti (saila)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Ohar ling.: 'Bide' + -az + 'goi' + -ti. Osagai biak deklinaturik daude: lehenengoak instrumental marka darama eta bigarrenak ablatiboa.
Oharrak: Goikogorta eta Mundekatxune baserriei lotutako saila. Seguruenik Errematzane inguruan dago, sailaren mugak iparretik zein hegotik, azken baserri honetako lurrak ditu eta; mendebaldetik, berriz, herriko basoak eta ekialdetik gurdibidea [941].
Idatzizkoa:
1894 | Bideasgoiti, heredad | GJE fk:1775 L24;199 |
1944 | Bide-asgoiti, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
__________
[941] GJE. fk:1775; L24;199.