auzoka / San Migel / Iturrandiaga (parajea)
Iturrandiaga (parajea)
Kokapena: San Migel; IV. mapa (D-3)
Ohar ling.: 'Iturri' + '(h)andi' + -aga. 'Iturri' denean hitz elkarketako lehenengo osagaia, sarritan, dardarkari anizkunaren osteko -i galtzen du eta iturri > itur- bilakatzen da (Ik. Itubizkar baserria). Hori dela eta, aukera biak aurki daitezke idatzizkoan. Herskari ahoskabearen bustidura i- bokal sabakaikariaren eraginez, ez da XX. mende hasiera ingurura arte jaso.
Iturriandiaga > Itxurrandiaga (Ik. Ichur-andia)
Leku-atzizkia murriztu egin da, bokal arteko belare ahostuna galdu ostean (-g- > è). Ondoren, atzizkia eta oinarriaren artean dagoen hiatoa apurtzeko, epentesia sortu da -i- bokal itxiaren ostean (XVIII. mendean eta XIX. mendean sarriago markatzen da epentesi hau, leku-izen honen idatzizko aldaeretan ageri ez arren).
Iturriandiaga > Iturrandia > Itxurrandidxa
Oharrak: Bilborako errepidean, Errotabarri baserriaren gainean. Iturria egon zen bertan, bide ondoan; gaur desagertuta dago.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1663 | Yturriandiaga, castañal llamado | BFA. K. 413/13 48b |
1747 | Yturri Andia,sitio de castaños | BUA 911.Cuentas. Erm. S. 42 |
1895 | Iturriandia, argomero y pastos | BAHP.N.BL 7550 769b |
1897 | Iturriandia, terreno llamado | BAHP.N.BL 8183 1524 |
1902 | Yturriandiaga, monte arbolar | BAHP.N.BL 8572 127 |
1928 | Iturriandia, lavadero de | BIBL ZbA2 427-429 |
1935 | Ychur-andia, robledal | GJE fk:1923 L26;74 |
1944 | Ichurri-andi, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1944 | Intxurrandia, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1944 | Yturriandiaga, monte arbolar en | GJE fk:1019 L14;83 |
1949 | Ychurrandia, heredad | GJE fk:1972 L26;199 |