Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / San Migel / San Migel (ermita)  

San Migel (ermita)

Kokapena: San Migel; IV. mapa (D-3)

Oharrak: San Migel baserriaren aurrean. 1974ra arte Almikako Andra Mariako eskumenekoa [956], gaur San Frantziskoko komentuaren elizbarrutikoa da [957]. Irailaren 29an ospatzen da bertako jaia.

Ermita honek, XIX. mendearen hasierara arte, beste eliza eta ermiten antzera, bere etxea eta lursailak izan zituen (Ik. San Migel baserria). Ermita hauek sarritan izaten zuten konponketa beharra. Horrela, 1682an, Elvira Belendizkoak diruak eman zituen San Migelekoa eta beste herriko ermita batzuk konpontzeko. 1705ean, eta 1783an ere, konpontze-lanak egin ziren ermita honetan.

1082an, Donemiliagari egiten zaion zenbait elizaren dohaintzan aipatzen den San Migel elizak, ez du zer ikusirik, ustez, ermita honekin. Hona hemen XI. mendeko aipua:

«et illa ecclesia San Micaelis arcangeli in portu de Vermelio, in ora maris» [958]

Alde batetik, itsaso ertzean dagoela adierazten da eta San Migel ermita Bermeoko mendialdean dago. Bestetik, esanguratsua da eliza hau ecclesia legez aipatua izana eta ez garaiko beste askotan bezala monasterio gisa. Garai hartan, monasterium izenak, patronato partikularrekoak zirela adierazten zuen; eliza hauek, gehien bat, nekazal eremukoak ziren; bestalde, hiriguneko elizak, haietatik bereiziz,  ecclesia deitzen ziren [959]. XI. mendeko Bermeoko San Migel 'ecclesia' legez agertzen da eta, hortaz, hiriguneko elizaren bat zatekeen, ez nekazal ingurukoa, eta are gutxiago ermita bat.

Seguruenik, San Migel ermita da auzoari San Migel izena eman diona. Hortaz, ermitaren aipamen goiztiarrena 1632koa izanda ere, auzoa, San Migel izenaz 1618an aipatzen denez, urte horretan, behintzat, ermita hantxe zegoela pentsatu behar da.

Ermita honetako kanpandegian, hilarri baten aztarnak ageri dira.

Ahozkoa:
«Samigeleko ermitzié»150, 156, 166

Idatzizkoa:
1632San Miguel, hermita deBFA. K.   893/8   26b
1644San Miguel, ermita deBFA. Bust   200/295   126
1682San Miguel, ermita deBUA   AL. 1680-1710   31b-34b
1682San Miguel, hermita deMAHN   C.C. 4228   35
1701San Miguel, hermita deBUA   AL. 1680-1710   235b-237b
1702San Miguel, hermita deBUA   AL. 1680-1710   275-281b
1704San Miguel, hermitaño deBUA   AL. 1680-1710   345-348b
1705San Miguel, hermita deBUA   1560. Libro de cuentas   86
1723San Miguel, ermita deBUA   915. Ermita de S. Andres   1
1763-1846San Miguel, ermita deBUA   39/1. Enajen. y conc.   1
1783Samiguel, ermita deBUA   842.Libr. y recibos   87
1799San Miguel, casa ermita deBFA. Bust   85/5
1804San Miguel, hermita deBEHA   A-700/10-2
1804San Miguel, hermita deBEHA   A-700/10-2
1827San Miguel, hermita y casa deBEHA   A-79/10   3
1837San Miguel, hermita deBEHA   A-758/2-53-0
1844San Miguel, ermita deBIBL   YrJA   93-95
1887San Miguel, ermita deBEHA   A-81/14-1   1
1902San Miguel, ermita deBAHP.N.BL   8572   124
1928San Miguel, ermita  deBIBL   ZbA1   339
1952San Miguel, ermita deBEHA   A-79/10   8
1987San Miguel, ermita deBIBL   ArrG   88,89

__________

[956]   BEHA. A-079/10; 8.

[957]   ArrG; 88-89

[958]   1082. Donemiliaga. 247. Libano, Angeles (1995-1999), /H-O; 468. Caro Baroja, Julio (1981); 288. Irigoyen, A. (1986); 12-13/17.

[959]   Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), I; 90, 97.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du