auzoka / San Andres / Nardiz (parajea)
Nardiz (parajea)
Kokapena: San Andres; VII. mapa (B-3)
Oharrak: XI. mendeko aipamena ez da batere segurua Nardizi dagokionik; hala ere, fitxa honetan jarri da. Testua, Tecla andereak 1093an San Millani eginiko Almikako monasterioaren eransketarena da. Monasterioarekin batera zenbait leku aipatzen dira:
«arboribus, montibus, et pascuis omnibus, antiquo usu determinatis, id est Urhoguernaga sursum, Mangibar et Bolincia sursum, Bagalgo, Erreca apud Albonicam, Dorrondu a iuso, Narniz, Erreca sursum, Barrungia intus» [981].
A. Zabalaren ustez, testuko Narniz, Nardiz litzateke: «[Nardiz] equivale a Narniz, que se muestra en el documento de donación de la iglesia de Alboniga de 1093» [982]. Julio Caro Barojaren ustez, berriz, Narniz hau ezezaguna da, eta agian Nabarniz-ekin lot daiteke: «Narniz es de sentido desconocido, acaso una contracción de «Navarniz» mismo (acaso por «Nahar»)» [983].
Ez dakigu zehaztasunez, Nardiz leku-izena, auzo gisa aipatzen denean, zeri dagokion. Baliteke San Andres auzo osoa adieraztea izen honekin; izan daiteke, San Andres, Nardiztxikerre, Nardiz eta Goienetxe baserrien ingurua adieraztea, hau da, auzoko goialdea, ez besterik.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1093 | Narniz | BIBL LibA/H-O [S. Millan, nº 281] 29 |
1727 | Nardiz, casas de | BUA 910. Escrituras de censos 81b |
1785 | Nardizes o Urdaiagas, valle de | BUA 842.Libr. y recibos 42 |
1802 | Nardizes, barrio de | BUA 1136. Libr. y recibos 70b |
1846 | Nardices, barrio de | BUA 1160. Cuentas |
1902 | Nardices o Berdencha, monte argomal | BAHP.N.BL 8573 1141 |
1956 | Nardices, barrio de | GJE fk:555 L8;150 |
__________
[981] transkripzioa: Serrano. C.S.Millan vol. 0 pg.282.
[982] Zabala, Angel (1928), I; 167
[983] Caro Baroja, Julio (1981); 292.