Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Almika / Almikako Andra Maria (eliza)  

Almikako Andra Maria  (eliza)

(Andra Mariaren Jaiotza)

Kokapena: Almika; VII. mapa (B-4)

Ohar ling.: Baserrietan gertatzen den moduan, leku-izen honetan ere, idatziz jasotako datuak ikusita ematen du denborak ez duela eraginik izan, Alboniga eta Albonica besterik ez delako jaso. Ik. Almikatxu baserria eta Almika auzoa.

Oharrak: XI. mendean agertzen da dokumentatua. Garai hartan, Aita Santuek bultzatuta, jabetza partikularreko elizak edo ermitak, eliza edo monasterio nagusiei (Donemiliaga edo San Juan de la Peña, Bizkaiaren kasuan) dohaintzan emateko joera zegoen. Jarrera honi esker, lurraldeetako jaunek eta jauntxoek egindako emaitzak agertzen dituzten agiri monasterialak idazten ziren, eta horietakoetan agertzen da Almikako eliza [1009], hain zuzen, Lope Enekones Bizkaiko Jaunaren emazte Tecla andereak, 1096an, Donemiliagako monasterioari eginiko dohaintzan:

«unum monasterium nomine Albonica (...) circa ora maris (...) cum terris, ortis et pomiferis arboribus, montibus et pascuis omnibus antiquo usu determinatis, id est, Urho, Chennaga sursum, Manguiar et Bolinua sursum, Bagalgo, erreka apud Albonica, Dorrondua iuso, Narniz, erreka sursum, Barrungia intus, molendinis cum aquarum productilibus patefactis, sautis cum glandiferis arbustis et amenis pratis (...). Et decanias sunt: Uhekelu, Munnituz, Bachio et Urdoniz et Bertandona (...)» [1010]

Garai hartan erabiltzen zen eran ulertuta, «monasterium» hitzak ez du esan nahi Almikakoa, fraideen komentua zenik. Monasterium izenaz, eliza, nekazal eremukoa zela adierazten zen, hiriguneko eliza berriz, ecclesia deitzen zelarik [1011].

Goian esan den legez, XI. mendetik aurrera, jauntxo partikularrek, laikoek, fundatutako eliza ugari izan zen. Jaun batek bere lurretan eraikitzen zuen eliza edo ermita, bere jabetzakoa izaten zen, eta berak hartzen zituen eliza horri zegozkion errentak; era berean, jaun horrek mantendu behar zituen eliza eta apaiza. Eliza-agintariek ez zuten inolako eskumenik bertan, apaizaren ordenatzea besterik.

XIV. mendean, berriro Bizkaiko jaunen eskura itzulita edo, Don Tellok eta Juana de Lara andereak, 1357an San Frantzisko komentuari dohaintzen diote Almikako eliza. Handik laburrera, 26 urte geroago, Abendaño jauntxo familiaren jabetzara pasatzen da. 1459an, urte horretako agiri batean esaten den bezala, Abendañoko jauntxo familiaren jabetzakoa da aspaldidanik:

« Don Enrique,(...) rey de castilla de Leon, (...) e señor de Viscaya e de Molina. Al mi corregidor, e prestamero mayor de Vizcaya, e a los allcaldes e preboste e otros justiçias cualesquier de la villa de Bermeo (...). Sepades que Pedro de Avendaño, mi vallestero mayor e mi vasallo, me fizo relaçion, que´l con sus anteçesores tienen e poseen paçificamente sin contrario alguno por justos e derechos titulos, de inmemorial tiempo acá, el monasterio de Santa María de Albonica, que´s çerca de la dicha villa de Bermo. E ha levado los diezmos e réditos d´el como patrón del dicho monasterio por merçed que los reys de gloriosa memoria mis progenitores le fiçieron (...)» [1012]

XV. mende amaieran ere, hor agertzen da Pedro Abendañokoa Almikako Andra Mariako errentei buruz, Agirre auzoko baserritarrekin izan zuen auzi batean:

«Ejecutoria sobre rentas de Santa Maria de Alboniga» (...) «Pedro de Avendano con San Juan de Aguirre, Martin de Arratia y consortes, moradores de Aguirre (...) hijosdalgo de Aguirres (...)» [1013]

Almikako eliza hau, 1565ean, sutea jasan ondoren, berreraikia eta handitua izan zen.

Eliza honen eskumenekoak izan ziren San Pelaio eta San Juan Gaztelugatzekoa; baita Mañuko Karmengo eliza ere, 1888an eraiki zenean.

1894ean, San Joseren kapera egin zen, eta 1901etik 1903ra, Jesusen Bihotzarena.

1952an, Almikako eliz barrutiak 571 eliztar zituen eta bere ondasunen artean ondokoak zeuden: eliza bera, Aingeruguarda ermita, San Migel ermita, Almikako zelaia, Sakristauetxe ondoko pinudi txikia, Aingeruguarda ermitaren atzeko lursaila, hilerria, bi abadetxe eta Aldatzeta parajeko Birjiñean beresia. [1014]

Ahozkoa:
«Almikeko elisié»069, 156

Idatzizkoa:
1093Albonica, unum monasterium nomineBIBL   IrA   18-19
1459Sta. Maria de Albonica, monasterio deBIBL   ArSab   apend.
1493Ntra. Sra. de Alboniga, iglesiaVEKA   R.R. Ejec. L54/7 (SM)   1b
1578Alboniga, iglesia deVEKA   R.R. Ejec. C2497   27
1626Sancta Maria de Alboniga, iglesia deBFA. K.   95/13   32
1632Alboniga, patronazgo deBAHP.N.LG   5011   apir27
1633Santa Maria de AlbonigaBFA. K.   738/18   1b
1645Alboniga, iglesia deBFA. Bust   201/48   108
1696Alboniga, iglesia deBUA   1560. Libro de cuentas   25
1718Santa Maria. iglesia parroquial deBFA. K.   3631/5   31
1754-57Santa Mª de Alboniga, iglesia deBFA. K.   1575/18   73
1827Santa Maria de Alboniga, iglesia deBEHA   A-79/10   3
1837Alboniga, iglesia deBEHA   A-758/2-53-0
1895Alboniga, Nuestra Señora deBAHP.N.BL   7550   91
1895Alboniga, Santa Maria deBAHP.N.BL   7550   326
1898Nuestra Sra de Alboniga, parroquia deBAHP.N.BL   8194   7b
1903Nuestra Señora de AlbonigaBAHP.N.BL   8574   186b

__________

[1009]   Mañaricua Nuere, Andres E. (1976).

[1010]   Donemiliagako agiria, 281. znb. 1093, in Irigoyen, Alfonso (1985); 18-19.

[1011]   Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), I; 90.

[1012]   Bibl. Real Acad. Hist. Col. Salazar. M-4, fol. 100 in Aguirre, Sabino (1986); 296-297

[1013]   1493. VEKA. R.R. Ejec. L54/7 (SM); 1b.

[1014]   1952. BEHA. A-79/10; 8.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du