auzoka / Maņu / Arbitxu (parajea)
Arbitxu (parajea)
Kokapena: Mañu; VI. mapa (B-4)
Ohar ling.: 'Arbitza' + 'gutxi'. XVIII. mendetik XX. mendera arte ez da izen honen agerraldirik jaso. Aldaera zaharrena kontuan izanez gero, Arbiza leku-izenaren gainean sorturiko toponimoa da; 'gutxi(a)' osagaiaren bitartez txikia adierazi nahian. Ahoz eta baita idatziz ere, herri etimologia dela eta, 'gutxi' zena 'goiti' bilakatu da ahozko erabileran, soinuen antzekotasunagatik, herskarian bustidura erakutsiz: -t- > -tx- (Ik. Talagutxi herrian):
Arbizagutxi > Arbitxugoitxi
XX. mende hasieratik 'gutxi' osagaiaren ordez -txu txikigarria darama, eta -tza atzizkia ere galdu egin du, beharbada, silaben antzekotasunagatik.
Oharrak: Mañuko landaren mendebaldeko bizkarretik Kolisone baserriaren ondoraino jaisten den eremua da. Baserri honen mendebaldean Arbitxuko iturria esaten zaiona dago. Toki honetako goialdeari, Goiko Arbitxu esaten zaio, eta behealdeari, Beko Arbitxu.
XIX. mendearen lurren liberalizazioen garaira arte, herri basoak ziren hauek. Udalak ustiatzen zituen basoak ziren eta, noizbehinka, haietako baliabideen balorazioak egiten ziren. Hona hemen XVIII. mendeko agiriak azaltzen duena:
«(...) consta haver hallado en los rezagos de los monttes de Arbizaguchia y del pedazo que estaba bajo del dho monte y de la mojonadura de junto a Olazarra y desde un charco que baja desde los montes de Corta Ederra hasta la despedida de dicho charco y desde alli al redor que estta el mojon declarado havia ducientas noventa cargas de carbon en montazgo de rama (...)» [1278]
Ahozkoa:
«Arbítxu» | 125, 128, 129, 130, 131, 132, 133, 134, 143, 145 |
«Beko arbítxu» | 133, 135, 143 |
«Goiko arbítxu» | 143 |
«Arbìtxuko itxurridxé» | 145 |
Idatzizkoa:
1731 | Arbizaguchia, montes de | BFA. K. 3583/1 60 |
1910 | Arbichu-goiti, monte calvo | BUA 1032. Fincas rústicas |
1910 | Arbiacugoiti, argomal | GJE fk:518 L8;42 |
1910 | Arbichu-goiti, heredad | BUA 866. Fincas rústicas |
1923-24 | Arbichu-goiti, heredad | BUA 404. Fincas rústicas |
1944 | Arbian-goiti, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
__________
[1278] 1731. BFA. K. 3583/1; 60.