Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Maņu / Arrizurieta (baserria)  

Arrizurieta   (baserria)

Kokapena: Mañu; IX. mapa (A-4)

Ohar ling.: '(H)arri' + 'zuri' + -eta. Baserri honek izan dituen izenen artean, jabearen abizenetik datorren Dondizene edo ugazabaren izenetik datorkion Antone aurkitzen dira (edo Antune; disimilazioz, -o- > -u-), baina ezagunena eta aldaerarik gehien izan duena, Arrizurieta da.

Bokal itxiaren ostean epentesia txertatu da gehienetan hiatoa apurtzeko, -eta leku-atzizkiaren aurretik.

Arrizurieta > Arrizuridxeta

Epentesia txertatuta ez duten aldaeretan, leku-atzizkiko -e- galdu egin da: -eta > -ta.

Arrizurieta > Arrizurita

Bokal arteko -r- dardarkari bakuna ere galdu du, eta bere lekuan epentesi antihiatikoa jaso da, hiatoa apurtzeko.

Arrizurieta > Arrisuieta (Ik. ahozko Arrisuidxeta)

Arrizurieta > Arrizubieta

Dardarkariaren ostean, ondoan gelditu diren bokalak diptongatu daitezke, Arrosidxeta aldaerak erakusten duenez.

Asimilazio prozesua dela eta, bokal itxia ireki egin da: -i- > -e- > -a-.

Arrizurieta > Arrizuridxeta > Arrezuridxeta > Arrazuridxeta > Arrazuidxeta

edo borobildu egin da

Arrizurieta > Arrizuridxeta > Arrezuridxeta > Arrosuidxeta > Arrosidxeta

Arrizurieta > Arrezurieta > Arrosuieta > Arrosubieta

Oharrak: XIX. mendearen hasieran Antonio Arruabarrenak eraikia Arrizurieta izeneko parajean. Antonio Arruabarrena eta Mateo Otamendi, bere aitaordekoarenak ziren baserri hau eta baita Altxurraga, Sartzailleku eta Zubiaur auzoko Elorriaga ere.

Ahozkoa:
«Arrisurídxeta»108
«Arrixurídxeta»134
«Arrisuídxeta»131
«Arresurídxeta»101
«Arrasurídxeta»144
«Arrasuídxeta»136, 139, 145
«Arrosuídxeta»116, 126, 127, 130
«Arrosídxeta»097, 113, 124, 139
«Arrosubíta»136
«Arrisuríeta»141
«Arrisubiéta»142
«ántone»141
«ántune»136
«Dóndisene»141

Idatzizkoa:
1823Arrizurieta, caseria deBEHA   A-77/3-26-VI
1823Arrizurieta becua, caseria deBEHA   A-77/3-26-VI
1824Mateo Otamendi, la deBEHA   A-78/4-1
1827Arrizurieta, cas.BEHA   A-64/12-6   77b
1827Arrizurieta, conc. enBUA   1625. Conc. de terrenos
1829Mateo Otamendi, vieja deBEHA   A-78/4-1
1831Erdicoeche, cas.BUA   915. Hipotecas.   134
1831Arrizurieta de arriba, caseria deBUA   915. Hipotecas.   137b
1833Arrizurieta, cas.BFA. Bust   101/12   3, 3b
1836Antº Arruabarrena, nueva deBEHA   A-78/4-1
1836Antº Arruabarrena, vieja deBEHA   A-78/4-1
1845Arrizurieta, cas.BEHA   A-78/4-1
1847-1874Arrisurieta, cas.BUA   5
1850Arrizurietas, cas.BEHA   A-78/4-1
1852Arrisurieta, cas.BUA   39/3. Enajen. y conc.
1854Arrisurieta, cas.BUA   946. Ced. vec.
1857Arrisurieta, cas.BUA   Padron 1851(3)   95b
1859Arrisurieta, cas.BUA   5. Nuevo Nomenclator
1860Arrisurieta, cas.BUA   5. Rotul. de calles
1869Arizurieta, cas.BUA   38/1. Leña   3
1886-1887Arrizurieta, caseria deBUA   36/1. Leña   4
1893Arrizubieta, cas.BFA. K.   2834/6   989-996
1897-98Arrizurieta, cas.BUA   10. Nomencl.1897-98
1910-923Arrizurieta, cas.BUA   866;1435;404. Riqu. rus.
1922Arrizurieta, cas.BFA. E. KZ.   C/2
1925Arrizurieta, cas.GJE   fk:2417   L31;176
1934Arrizurieta, cas.BFA. E. KZ.   C/76
1938Arrasurrieta, cas.BUA   1685. Fich. sanit.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du