auzoka / Maņu / Eskobadi (parajea)
Eskobadi (parajea)
Kokapena: Mañu; X. mapa (C-1)
Ohar ling.: Toponimo honek hasierako agerraldietan -eta leku-atzizkia darama. XVIII. mendean -di atzizkia ageri da bere ordez, eta gaur egunera horrela heldu da.
Izen honek aldaera ugari ditu. Bokal arteko biezpainkaria ahuldu eta galdu egin da aldaeretako batean:
Eskobadi > Eskoadi
Ostean, ondoan gelditu diren bokalak disimilatu egin dira:
Eskoadi > Eskuadi
-di atzizkian dardarkari anitza txertatzeak beste aldaera batzuk eratzen ditu: Eskuadri, Eskoadri. Kontsonante multzo hau ekidin nahi izaten den muta cum liquida denez, dardarkaria metatesiz, aurreko silabari egokitu zaio, -di atzizkiaren aurrean, eta Eskuardi aldaera sortu da.
Eskobadi > Eskoadi > Eskoadri > Eskuadri > Eskuardi
Oharrak: Altxurraga baserritik Sollube gainera doan errepidearen behealdea da, Jentillatxetako goitik, Meñakaraino zabaltzen dena. Hiru erreka sortzen dira inguru honetan: Oiñolakoa, Jentillatxetakoa eta Eskobadikoa. Irureta izeneko lekuan elkartzen dira hirurak, Sangresillakoa edo Infernuerreka sortuz.
Aipatzekoa da inguru honetan mantentzen den Eskobadiko txabola, Jentillatxetako errekaren iparraldean.
XVII. mendetik dago dokumentatua Eskobadiko basoen aprobetxamendua, batez ere, burdinoletarako egurraren ustiakuntzarako:
«Pleito del conde de Lences contra Diego de Abaroa sobre aprovechamiento de montes para ferrerias» [1299]
1731n, baso honetako 1.100 gurdikada ikatz aipatzen dira [1300].
1827an, sute handia izan zen inguru honetan; sua Arrizurietan hasi eta Eskobadi eta Altxurragaraino zabaldu omen zen, kalte handiak eraginez:
«Daños en montazgo. Incendio en el largo espacio de terrenos entre Achurracolanda y Escobadi. Prendió fuego en el monte de Arrizurieta hacia Escobadi y Achurragacolanda» [1301]
Meñakako mugan egonik, sarritan egiten dute agiriek Eskobadiko mugarrien aipamena.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1631 | Escobeta, montes de | VEKA S.V. L1528/3 3-125b |
1645 | Escobeta, montes de | VEKA S.V. L1528/3 3-24b |
1645 | Escobetas, montes concejiles llamados | VEKA S.V. L1528/3 02-mar |
1652 | Escobetas, monte de | BFA. K. 719/2 5 |
1652 | Escobetas, montes de | VEKA S.V. L1528/3 1-5 |
1656 | Escobetas, montes que llaman de | VEKA S.V. L1528/3 1b-37 |
1703 | Escobadi, montes de | BUA 1560. Libro de cuentas 68 |
1725 | Escobeta, paraje llamado | BUA AL. 1711-1727 243b-245 |
1731 | Escobadi, montes de | BFA. K. 3583/1 56b |
1774 | Escobadi, monte | BUA 250/13. Cargos y datas 26b |
1778 | Escobadi, término de | BUA 968/2. Libr. y recibos 44 |
1781 | Escobadi, término de | BUA 842.Libr. y recibos 20b |
1794 | Escobadi, término de | BUA 991/3. Recibos 22 |
1827 | Escobadi, término de | BFA. Bust 338/19 1,1b |
1835 | Escovadi | BUA 1139. Serv. y sumin. |
1845 | Escobadi, término de | BUA 1289/2. Montazgos 174 |
1850 | Escobadi, monte titulado | BUA 1625. Conc. de terrenos 17 |
1875 | Sollube Escobadi | BUA 244/7. Montazgos 24 |
1877 | Escobadi | BUA 244/10. Argomeros 4b |
1928 | Escobadi | BIBL ZbA1 133-137 |
1932 | Escobadi, punto de | GJE fk:373 L6;98 |
1944 | Escobadi, heredad | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
__________
[1299] 1652. BFA. K. 719/2; 5).
[1300] BFA. K. 3583/1; 56b.
[1301] BFA. Bust. 338/19.