Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Maņu / Jentillatxeta (parajea)  

Jentillatxeta   (parajea)

Kokapena: Mañu; X. mapa (C-1)

Ohar ling.: 'Jentil' + 'atx' + -eta. Agirietan atzizki gabeko aldaerak dira nagusi, ahoz, -eta leku-atzizkidunak baino ez badira jaso. Idatzizko datuei begiratuz gero, lehenengo agerraldiak, kontsonantez bukaturiko leku-izenetan gertatzen den moduan, -e paragogikoa erakusten du:

Jentillatx + -e > Jentillatxe

Bai idatziz eta bai ahoz, -i- bokal palatalak albokarian eragindako bustidura nabari daiteke. Ahozkoen artean, asimilazio prozesua jasan duen aldaeran 'jentil' osagaiaren erdiko bokala itxi egin da, eta ondoko bokal itxiarekin berdindu da.

Dxentillatzeta > Dxintillatzeta

Badago toponimoaren aldaera sinkopatua ere. Leku-atzizkiko erdiko bokala galdu egin da -eta > -ta bihurtuta. Ondorioz, txistukari afrikaria frikaritu egin da:

Dxentillatxeta > Dxentillasta

Oharrak: Landa baserrien hegoaldean, Bilborako errepidearen goitik. Jentillatxa (edo Jentillatxeta) esaten zaiona, harearrizko gailur bat da, inguruko materialak baino gogorragoa izanik, zutik mantendu dena. Haitz nagusitik askatutako neurri handiko harri puska ugari ikus daitezke paraje honetan eta, beharbada, hortik datorkio izena.

XIX. mendearen amaierara arte, herri lurrak ziren bertakoak. Harlauzak ateratzeko harrobia aipatzen da 1854an:

«cantera de sacar losas en el terreno de Gentillache» [1328]

1893an, desamortizazio bidez pribatizatuak izan ziren Jentillatxetako sailak [1329].

Ahozkoa:
«Dxentíllatzetà»127, 129, 131, 134, 136, 139, 140, 141, 142
«Dxentíllastà»139
«Dxentzíllatzetà»130
«Dxentillátzeta»116, 132, 145
«Dxintillátzeta»126, 145

Idatzizkoa:
1854Gentillache, terreno deBUA   39/3. Enajen. y conc.
1855Jentil Ach, regata que baja deBUA   39/29. Acreedores
1860Gentil-AchBUA   1289/12. Leñas
1867Gentil-achBUA   38/1. Leña   3b
1875Gentil-ach, término deBUA   244/8. Montazgos en venta
1876Gentil-AchBUA   39/25. Terren.embarg.  47
1876Gentil-ach, término deBUA   38. Leña
1885-86Gentil-ach, término deBUA   36/3. Leña
1886-1887Gentil-ach, término llamadoBUA   36/1. Leña   4
1893gentil-ach, punto deBUA   1175. Cop. de cartas  75
1893Gentil-hecheBFA. K.   2834/6   989-996
1928GentilachBIBL   ZbA1   133-137
1949Geltil acheta, mojón situado enBUA   881/12. Deslindes   1
1950Gentil-AchetaBUA   881/Deslinde: Berm-Meñaca
1973-74Jentillatxa / ZentellatxeBIBL   ErA.EtnB   166
1973-74Jentillatxa, Jentillatxe, Gentellatx, Jjentellatxe, Zentellatxe, Jentillen atxa, enclave deBIBL   ErA.EtnB   211

__________

[1328]   BUA. 39/3. Enajen. y conc.

[1329]   BFA. K. 2834/6; 989-996.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du