auzoka / Maņu / Karmengo eliza
Karmengo eliza
(Karmengo Andra Maria)
Kokapena: Mañu; VII. mapa (D-2)
Ohar ling.: Izenaren elementu generikoak artikulua hartzen du. Artikula lotzean, ondoan dauden bokal biek disimilatu egin dira, bokal irekia bokal itxi bihurtzeraino (-aa > -ea > -ia). Ostean bokal itxi horrek artikulua asimilatu du eta erdiko bilakatu du (-ia > -ie).
eliza+ -a > elisea > elisia > elisie
Oharrak: Mañu eta Arranotegiko baserritarrak, eremu hauek populatzen hasi zirenean, Almikako Andra Maria eliza izan zuten parrokia. Baina laster erabaki zuten Laubidietan ermitaren bat eraikitzea. 1869an eta 1871n saiatu ondoren, 1886an bi auzo haiek Laubidietako mendia eskuratu ondoren, lortu egin zuten eliza berria sortzea. Eta hala egin zen; 1887an, Karmengo Amaren izenpean jarri zen santutegia [1332]. Gaur, parrokia bereizia da.
Ahozkoa:
«Karmengo elixié» | 136 |
«Karmengo elisié» | 156 |
«Mañuko elixié» | 136 |
«Mañuko elisié» | 156 |
«Elixié» | 145 |
Idatzizkoa:
1890 | Ntra Sra del Carmen | BUA 1179/17 206 |
1895 | Ntra. Sra. del Carmen, templo | BAHP.N.BL 7550 326 |
1897-98 | el Carmen, iglesia | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1903 | Nuestra Señora del Carmen | BAHP.N.BL 8574 186b |
1987 | Ntra. Sra. del Carmen, iglesia | BIBL ArrG 92,93 |
__________
[1332] ik. Zabala, Angel (1928), II; 540-543