Testu osoan

Hirigunea

Alde Zaharra

Portua, Lamera eta Gaztelu

Morondo

Artalde

Dolareaga eta Esparru

Adoberia eta Ondarre

Portale

Almikabidea eta Erregiņazubi

Erribera

Zarragoiti

Kurtzio eta Santa Mariņa

Txibitxiaga

Tala

Sanjuanbidea

Ibarreta eta San Martin

Bilbobidea

Dibio

Aranondo

Artikabidea

Portuburu

Zehaztu gabeak

Arane

Agirre

San Migel

San Andres

Almika

Artika

Demiku

Arranotegi

Maņu

San Pelaio Gibelortzagakoa

Kostaldea

Izaro

Gainak

Sare hidrografikoa

Bakio aldea

auzoka / Maņu / Zugatziminieta (parajea)  

Zugatziminieta   (parajea).

Kokapena: Mañu; IX. mapa (B-4).

Ohar ling.: 'Zugatz' + 'imini' +  -eta. (Ik. Arranotegi auzoko Aretximinieta). XIX. mendetik aurrera, 'imini' aditzaren partizipioa murriztuta ageri izan da bokal arteko sudurkaria -n- galdu baita:

Çugaciminieta > Sugacimieta

Badirudi, Binteta eta Bintzeta moduan ageri dena, leku-izen honen bigarren osagaian oinarrituta sortu den aldaera dela, zatiketa erratu batetik abiatuta: Zugatzi-minieta (Ik. Mañu auzoko Andiriminieta, Andiri-minieta). Leku-atzizkia murriztu egin da -eta > -ta. Ondoren, 'imini' aditzaren partizipio marka galdu da, sinkopak eraginda.

Minieta > Minita > Minta

Gero, -eta leku-atzizkia erantsi zaio bigarrenez. Ostean, Mañu toponimoan gertatzen den bezala, hitz hasierako m- > b- bilakatu da. Ondoren, bokal itxi palatalak -t- herskari ahoskabea sabaikaritu du.

Minta > Minteta > Binteta > Bintzeta

Oharrak: Seguruenik, Landane baserrien inguruan, Arrizurietatik Infernuerrekarantz; Honela aipatzen du 1645ko agiriak:

«(...) desde la fuente de Arrizurrieta azia Munguia (...) Zugaziminieta, Arrizuriaga, Oiangorta, Mañu, Eskobeta (...)» [1388]

Gainera, 1940ko agiriak esaten duenez, inguru honetan daude aipatutako baserriak, euretariko bat bertan kokatzen baitu:

«casa rústica Landabecua con sus pertenecidos en el termino de Zugatza-mendi» [1389]

Idatzizkoa:
1645Çugaciminieta, Çugaciminietas, monte llamadoVEKA   S.V. L1528/3   3-2, 5b
1646Çugasminieta,  término deVEKA   S.V. L1528/3   3-31b, 36b
1646Cugasminietas, Cugaziminietas, ZugaziminietaVEKA   S.V. L1528/3   3-83b, 163
1828Sugasimieta, Sugacimieta, monteBFA. K.   651/6   1,51,106,154,...
1829VintetaBUA   1625. Conc. de terr.   9-10b
1829Vintzeta, concesión enBUA   1625. Conc. de terrenos
1830 Sugasimieta, monteBFA. K.   1379/1   17
1830Zugasimieta, Sugacimieta, monte comúnBFA. K.   1379/1   84, 102b, 113
1940Zugatza-mendi, término deGJE   fk:372   L6;96

__________

[1388]   VEKA. S.V. L1528/3; 3-2.

[1389]   GJE. fk:372; L6; 96.

 

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren
Kultura Sailaren laguntza jaso du