auzoka / San Pelaio Gibelortzagakoa / Goientzabale (parajea)
Goientzabale (parajea)
Kokapena: San Pelaio; III. mapa (C-3)
Ohar ling.: 'Goi' + -en + 'zabal'. Mitxelenak «goien 'summus', superlativo de goi» esaten du (Mitxelena, FHV, 1990, 175). «Goen 'la parte de más arriba'» esaten du Irigoienek, baita «guen, goen o goien 'situado en la parte más alta'» ere (Irigoien, En torno a la toponimia vasca y circumpirenaica, 1986, 49, 213).
Hasierako agerraldietan artikulua erakusten du, eta toponimoaren lehenengo osagaia gogen jaso da (Ik. San Andres auzoko Goienetxea baserria eta Hirigunean Goienkale): Gogenzabala.
Ostean, mugatzailea galtzera jo du eta kontsonantez amaituriko leku-izenetan gertatzen den bezala -e paragogikoa erantsita jaso da. Gero, hasierako herskari ahostuna ahoskabetu egin da g- > k-.
Gogenzabala > Goienzabal > Gonchabal _(Ik. San Pelaioko Gorosoko iturria) > Kontzabale
Idatziz jaso den aldaera bat Conchaleburu da. Honetan, bokal arteko biezpainkari ahostuna -b- galdu gin da, eta ostean, ondoan gelditu diren bokal berdin biek bat egin dute.
Kontzabale > Conchale (Ik. San Pelaioko Goientzabaleburu)
Bilakaeran, normala izango zen toponimoaren lehenengo osagaian epentesia txertatzea -i- bokal palatalaren eta superlatiboko markaren artean hiatoa apurtzeko: goi + en > goidxen (Ik. Hirigunean Goienkale eta San Andres auzoan Goienetxe), baina ez da gaur egunera heldu, idatziz jaso arren: Goijenzabalpe, ría de (Ik. Sare Hidrografiko atalean Gisastiko erreka).
Ozen osteko afrikaridun aldaera hobetsi da fitxa buruan jartzeko: Goientzabale.
Oharrak: Goientzabale baserria dagoen ingurua, Armokiko goialdean. 1656ko agiriak garai hartako zenbait herri baso aipatzen ditu. Ematen du, zerrendatzen direnak, nolabaiteko ordena geografikoa jarraitzen dutela:
«en los montes y terminos de concexiles de la vª de Bermeo en los puertos que llaman el cortixo de perirabien el cortixo de gogençabala el cortixo de urquidia el cortixo de arançadia el cortxo de galbalorra el cortixo de agunaga en las carragas oxaurta sagarada» [1424]
Perirabien edo Irabiaga, Armokiko errekaren mendebaldeko eremua da, eta honen hego-ekialderantz, Goientzabale, Urkidi, Arantzadi eta Garbola, elkarren ondoan daude. Aguriaga seguruenik Mañu edo Zubiaur aldean legoke; Zarraga Zubiaur aldean dago; Oiangorta Mañun eta, azkenik, Sainaga ere, Zubiaur aldean dago.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1656 | Gogençabala, cortixo de | VEKA R.R. Ejec. L1422/15 1 |
1656 | Gogensavela, términos de | VEKA R.R. Ejec. L1422/15 3 |
1656 | Gogensabela, cortixo de | VEKA R.R. Ejec. L1422/15 3b |
1730 | Gogen sauela, cortixo de | BFA. K. 1830/2 21b |
1730 | Gogen sauala, términos de | BFA. K. 1830/2 24 |
1775-1831 | Gonzal, término de | BUA 915. Hipotecas. 1775 131 |
1928 | Goyenzabal, monte de | BIBL ZbA1 133-137 |
__________
[1424] VEKA. R.R. Ejec. L1422/15; 1.