auzoka / San Pelaio Gibelortzagakoa / Orbezarreta (landa)
Orbezarreta (landa)
Kokapena: San Pelaio; I. mapa (D-3/4)
Ohar ling.:'Orue' + 'za(h)ar' + -eta. Lehenengo osagaia izan da, gehien bat, aldaerak sortu dituena:
Oruezarreta, Orbezarreta > Orbizarreta (> Olbizarreta) > Urizarreta > Uixarreta
Sasoiko grafia dela eta, ez dago garbi 'orue' jaso diren zaharrenetan /u/ ala /b/ ahoskatzen zen. Hala ere, 'orube' aldaeraduna ere jaso da XVIII. mendearen erdian.
Disimilazioz, -e- > -i- bilakatu da, eta gero, dardarkari bakuna ahuldu eta albokari bihurtu da (-l- > -r-): orbe > orbi > olbi. Horrela, bada, gaur egunean bermeotarrek erabiltzen duten aldaera eratu da.
Oruezarreta, Orbezarreta > Orbizarreta > Olbizarreta
Ahozko beste aldaera, Bakio aldean jaso dena, -b- biezpainkariaren ahulketatik dator. Ostean, erdiko bokala itxi egin da, asimilazioz: -o- > -u-. Ondoren, bokal arteko dardarkari bakuna galdu da (-r- > Ø), eta bokal itxiak ondoko txistukaria sabaikaritu du.
Orbizarreta > Orizarreta > Urizarreta > Uizarreta > Uixarreta
Bigarren osagaiak, berriz, ia ez du aldaerarik eratu. Idatziz zertxobait aldatuta jaso izan da XVIII. mendearen azkenerantz: Orbezarreta > Orue Zearreta.
Oharrak: Bakioko jurisdikzioan dago, baina Bermeorekiko lotura handiko parajea da. Bertan ospatu izan ohi dute bermeotarrek Sanjuanetako jaia eta ez da ahaztu behar XX. mende hasierara arte Bermeoko eskumenekoa izan zela, San Pelaio auzo guztiarekin batera. Landa honetan izen bereko baserria dago, 1682tik aurrera dokumentatua. Hona hemen baserri honen XVII. eta XVIII. mendeetako aipuak:
1682 | Orue Zarreta, cas. | BUA AL. 1680-1710 31b-34b |
1701 | Orue Carreta, cas. | BUA AL. 1680-1710 235b-237 |
1729 | Horuezarreta, cas. | BFA. K. 3174/6 189 |
1745-46 | Orbezarreta, cas. | BFA. Fg. |
1775-1831 | Orvizarreta, cas. | BUA 915. Hipotecas. 1775 26 |
1780 | Orucearreta, hombre de | BUA 842.Libr. y recibos 28b |
1796 | Orue Cearretta, cas. | BFA. Fg. |
XIX. mendearen hasieratik aurrera, Urizarreta izena joan da nagusitzen; baserriaren fatxadan bertan ere izen hau ikus daiteke zizelkatuta. Horrela adierazten du A. Zabalak Oruezarretako landaz ere:
«A ésta campa se le llamó también Orubezarreta y hoy se le denomina Urizarreta» [1429]
Gaur baserri hau jatetxe bihurtuta dago eta «Eneperi» izenaz jantzia agertzen da. Eneperi, gaur egun, abuztuaren 31ko jaiegunaren izena da; San Juan eguneko jaia legez, San Pelaio auzoak antolatzen zuenetariko bat:
«(...) el gasto de las cuatro fiestas del barrio, el 24 de junio y 26 de junio San Pelayo y el 2 de julio la visitacion de Santa Isabel, y el 31 de agosto, Eneperi» [1430]
Orbezarreta baserriaren hegoaldean, baserri horretarako bidean, oraindik, Tabernatxu izeneko bentaren aztarnak ikus daitezke.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1715 | Oruezarreta, barrio | BFA. K. 1053/21 24 |
1766, 1839 | Orue-Cearreta, Orubezarreta, campa | BFA. Bust 227/5 13b |
1816 | Oruesarreta, término de | BUA 1325/1. Casas extram. |
1844 | Oriosciarreta, campa de | BIBL YrJA 69 |
1857 | Orbizarretas, argomas bajo de | BUA AL. 1856-1857 60 |
1895-1903 | Bizarseta, prado | BIBL Lbyr-VII 211 |
1895-1903 | Orubezarreta, prado | BIBL Lbyr-VII 216 |
1916-1918 | Obiserreta, tabernachu de | BUA 984. Cuentas de los barr. SP. y Zb. |
1916-1918 | Urisarreta, campa | BUA 984. Cuentas de los barr. SP. y Zb. |
1928 | Orbizarreta u Orobizarreta, campa de | BIBL ZbA2 516 |
1928 | Vizarseta, campa de | BIBL ZbA2 507 |
1951 | Alvizarreta, sitio denominado | BUA 881/12. Deslindes 3 |
1997 | Urizarreta, terreno argomal llamado | GJE fk:2442 L31;240 |
__________
[1429] Zabala, Angel (1928), II; 507.
[1430] 1918. 984. Cuentas de los barrios S. Pelayo y Zubiaur.