auzoka / Kostaldea / Talape (parajea)
Talape (parajea)
Kokapena: Hiria; V. mapa (B-2)
Ohar ling.: Ik. Kostaldeko Ermupe.
Oharrak: Tala azpian, ipar-ekialdetik dagoen kostaldea edo haitzeta. Ugarrai eta Talako puntaren arteko senadia. Bere egokitasunagatik, bainu-leku erosoa eratu nahi izan zen XX. mendearen lehen zatian. Talako puntatik haitzetaraino harmailak eraikitzea pentsatu zen. Primo de Riveraren diktadura garaian hasi ziren lanak eta 1939-40an amaitu ziren. Proiektuan, Talapeko zenbait haitz deuseztatuta eta Laidatik harea ekarrita, hondartza bat eratzeko asmoa izan zen.
«Proyecto de hormigonear, desaparecer algunas peñas, traer arena de Laida, construir escalinata y rampas de acceso (desde el saliente E de la Atalaya). Proyecto que dio comienzo en los años de Primo de Rivera y que se suspendieron por falta de presupuesto» [1474]
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1973-74 | Talape, Talapie | BIBL ErA.EtnB 180 |
1976 | Talape | BUA 551. Informe de cueva |
1982 | Talape, Talapie, Talaspe, Talaipe | BIBL ErA.KTop 263 |
__________
[1474] 1939-40. BUA. 1033/11. Constr. playa artif.