auzoka / Gainak / Gorosoaga (parajea)
Gorosoaga (parajea)
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-1)
Ohar ling.: Idatziz jasotako datuetan izena desitxuratuta aurkitu bada ere, kontuan izan behar da Mundakatxu baserriari egokitzen zitzaion izena. Ik. San Migel auzoko Mundakatxu baserria.
Oharrak: XVIII. eta XIX. mendeetan, honela esaten zitzaion Errematzane, Kantarape eta Mundakatxu baserriak dauden parajeari. Gaur, auzo honetako hiztunen artean ez da izen hau ezagutzen, eta Mundakatxu baserriari ere sarritan, antzeko izena egokitzen zaio: Garusoaga, Gurezua, Golosoa.
Beste alde batetik, Goroso, Garbola mendiaren ipar-mendebaldeko bizkarrari esaten zaio; baita batzuetan, Garbola mendiari ere. Gorosoagako paraje hau, Garbola mendiaren hego-ekialdeko isurialdea da. Antza duenez, izen guzti hauek, Goroso, Golosoa, Golusuaga, Gulusuaga, elkarri lotuak daude eta Garbola mendiguneari egokitzen zitzaion generikoa zen.
Idatzizkoa:
1785 | Bulusuaga | BUA 842.Libr. y recibos 48b, 50b, 53b |
1794 | Gulusuaga | BUA 991/3. Recibos. 24b, 25 |
1795 | Gulusuaga | BUA 991/4. Recibos. 17 |
1836 | Goluzuaga | BUA 1625 11b |
1838 | Guluzuaga | BUA 1139. Serv. y sumin. |