lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz kanpainarekin bat egin du

2021-11-18

  • Herriko 300 establezimendu komertzial eta ostalaritza establezimendu baino gehiagotan ekimen honen karteltxoa jartzeko eskaera egin du  Udalak, bezeroak eta lokal hauetako jabeak euskaraz hitz egitera animatzeko

  Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak martxan jarri duen ‘Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz’ kanpainarekin bat egin du. Honela, herriko 300 establezimendu komertzial eta ostalaritza establezimendu baino gehiagotan ekimen honen karteltxoa jartzeko eskatu die arlo horietako arduradunei, bezeroak eta lokal hauetako jabeak euskaraz hitz egitera animatzeko. Euskal Herriko 60 erakundek baino gehiagok bere egin duten kanpaina honen helburua da euskararen erabilera sustatzea.

 

“Herritarrak eta establezimenduetako jabeak euskaraz hitz egitera gonbidatu nahi ditugu. Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako ekimen honek oso helburu garbia du: establezimendu edo taberna batera sartzen garenean nahi duguna euskaraz eskatzea. Noski, beste aldeari ere gauza bera eskatzen dio. Hau da, establezimenduko jabeak bezeroari lehen hitza euskaraz egitea”, azaldu du Bermeoko Euskara zinegotzi Kepa Zumetak.

 

Sarritan, denda edo tabernetara sartzen garenean, “jarri betikoa” esaten dugu. Esaldi honek konfiantza erakusten du. Bada, konfiantza hori ardatz hartuta, eta euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kanpainaren leloa da ‘Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz’. Hau da, konfiantza eta euskararen erabilera, biak uztartu nahi ditu ekimen honek.  

Betikoa.Gertukoa kanpaina - YouTube

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube