lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Digitalizazioaren Hariak, Arozena Barrueta Institutuan: Zinema zuzendari baten begirada instituan

2021-11-22

Azkue Fundazioak Bermeoko Udalaren laguntzaz ondutako Digitalizazioren Hariak proiektuaren baitan, Bermeoko DBH 4. eta Batxilergo 1 mailetako hiru ikastetxeetan hainbat proiektu garatzen ari dira, gazteak digitalizazioaz jabetu daitezen eta jarrera kritikoa garatu dezaten digitalizazio horrekiko. Arozena Barrueta Institutuan, hain zuzen, Zibersegurtasunaren inguruan ikertzen eta gogoetatzen aritu dira, ziberdelinkuentziari buruzko ikus-entzunezko lan bat egiteko asmoz.

Ikasleek agertutako hainbat zalantzei erantzuteko helburuarekin Aitor Gametxo institutuan izan zen hitzaldi bat emateko: “Zeintzuk dira ikus-entzunezko bat sortzeko pausoak? Zelan idatzi gidoia? Non jarri kamera? Galdera ugari genituen buruan, eta ez geneukan argi proiektua nondik hasi… Aitorre, gainera, galdera gehiago azaleratu zituen. Galdera horiek produkzio ikuspegi batetik sorkuntza begiradara eraman gintuzten”.

Horretarako, Aitorrek hainbat filmeren zatiak erakutsi zizkien gazteei, hala nola, Robert Bressonen PickPocket (1959) eta Bermeoko Arriguri ekozipen-etxeak filmatutako La Moda musika takdearen bideoklipa. “Adibideekin batera ikus-entzunezko bat egiteko prozesua zein den ere ikasi genuen eta sorkuntza-prozesu guztian txertatua zegoela ulertu genuen. Horregatik, prozesu guztian zehar gustuko ditugun erreferentziak gordetzea gomendatu zigun Aitorrek”.

Laburbilduz, ikus-entzunezko proiektu batek bi galderei erantzuten die:

  • Zer?// Edukiari loturiko galdera (gure kasuan ziberdelinkuentzia izango delarik gaia)
  • Nola? // Formari loturiko galdera (zein plano mota erabiliko ditugu, zer ikusiko da, zer ez da ikusiko, zein garrantzia emango diogu soinuari,… besteak beste)

“Lan ederra dugu proiektu honekin eta gutxienez hiru gai ezberdinetan sakonduko dugu: Ziberdelinkuentzia  zer den ulertu behar dugu, Ikus-entzunezko bat zelan landu ikasiko dugu eta software askearekin ikus-entzunezko bat zelan editatu ikertuko dugu”.

http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/24343-2/

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube