lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Euskara ikasteagatik, eta gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa euskaraz egiteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik urriaren 2tik 31ra

2023-09-29

  • Laguntza hauek urriaren 2tik 31ra bitartean eskatu ahal izango dira Bermeoko Udaleko Berhaz bulegoan edo egoitza elektronikoan.

Bermeoko Udalak, beste urte batez, dirulaguntzak emango ditu euskara ikasteagatik eta gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa egiteagatik. Eskaerak urriaren 2tik 31ra bitartean egin ahal izango dira Berhaz bulegoan (Ertzilla kalea 6-8) edo Bermeoko Udaleko egoitza elektronikoan.

Euskara ikasteko dirulaguntzei dagokienez, 2022-2023 ikasturtean egindako ikastaroak diruz lagunduko dira, udakoak barne. Dirulaguntza hauen onuradunak izango dira ikasturte horretan homologaturik dauden euskaltegi edota barnetegietan helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten Bermeoko biztanleak.

Eskatzaileek, besteak beste, honako baldintzak bete behar dituzte: Bermeon erroldatuta egotea, matrikula egiten den egunetik ikastaroa bukatzen denera arte emaniko orduen %80 edo goragoko asistentzia edukitzea, hasten den ikastaroa bukatzea eta Bermeoko Udalarekin zorrik ez izatea. Ikasle bakoitzak, gehienez, 300 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du ikastaro bakoitzeko. Aldi berean, ikastaro bat baino gehiago egiten dutenek, ikastaro guztiengatik, gehienez, 500 € jaso ahal izango dituzte.

Era berean, Oinarrizko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntzarik jasotzen duten eskatzaileei, gehienez, matrikularen %70 ordainduko zaie eta ikasturte barruan langabezian daudenei, asko jota, matrikularen % 60. Gainontzeko ikasleek, gehienez, matrikularen %50 eskuratu ahal izango dute. Bermeoko Udalak euskara ikasteko ematen dituen dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEk eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituzten laguntzekin.

 

Gidabaimena euskaraz

Gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa euskaraz egin duten pertsonek eskariak Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dituzte urriaren 2tik 31rabitartean. Horretarako, eskaera-orria, nortasun agiriaren fotokopia, kontu korrontearen zenbakia  eta prestakuntza euskaraz jaso eta gainditutako azterketa teorikoa euskaraz egin izana ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko dira. Erakunderen baten dirulaguntza jaso izanaren kasuan, horren frogagiria ere aurkeztu beharko da. Baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek 150 euroko dirulaguntza jasoko dute.

Laguntzak eskuratzeko baldintzak hauek dira: Bermeon erroldatuta egotea, gidabaimenaren prestakuntza euskaraz egitea, B mailako gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gaindituta izatea, eta Bermeoko Udalarekin zorrik ez izatea.

Dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

- Telefonoa: 94 617 9122

- Helbide elektronikoa: euskera@bermeo.eus

- https://www.bermeo-euskaraz.eus/diru-laguntzak

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube