EUSKARARAZ BIZITZEKO PIZKUNDEA
2025-12-16
ABENDUAK 27 - 7:00 - BILBAO ARENA
Abenduaren 27an, Zergatik Bilbora?
⇒ Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko. Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzeko. Etsipenean jausi beharrean, euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakusteko.
⇒ Euskal jendarte osoari mezu argi ba helarazteko: euskara guztion ardura dela. Egiturazko minorizazioan dagoen euskararen normalizazioa eta biziberritzea guztion ardura da, gizarte berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin lotutako beste auzi asko bezala.
⇒ Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatzeko. Eragile instituzional, politiko, ekonomiko, kultural eta sozial guztiei, bakoitzaren erantzukizun eta erabakimenaren arabera, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren eta erabilera normalerako baldintzenalde egin dezatela eskatzeko.
Eskuratu sarrerak: pizkundea.eus
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus